2022ko Lilatoia

Sasoibideko 9 lagunek aurtengo Lilatoian parte hartu dugu, Donostian. Goienan elkarrizketatu dituzte lau lagun, eta berria ere jaso dute Goiena eta Mondraberrin.

Hemen dituzue irakur eta ikusgai!

Iaz, Arrasaten Lilatoi birtuala egin eta aurtengoan, talde txiki bat Donostiara, bertara.

Kamisetak, dortsalak eta Bulebarrera, irteera emango duten eremura; han ikusleen artetik, neska gazte eta andra kuadrilaz bat egin; a quién le importa lo que yo haga… kantu alaiaz, martxarako beroketa egin eta, AURRERA NESKAK!

5 kilometroko ibilbidea oinez eta txalo artean, hunkigarria guztien animoak jasotzea; Zurriola parean, karrera buruan zindoaztenak eta bukaerakoak elkar ikusi, txalotu… aupa amama, semearen besarkada, hango berotasuna, emozioak bor-bor. Bizipen ahaztezina guztiontzat!

Helmugara heltzean, gustura egindako denborarekin, entrenamendukoa baina hobea. Ongi hidratatu eta komeni diren luzaketak egin eta gero, elkarrekin bazkaltzera.

Paseo ederra, ezaguna izan arren oraingoan ederragoa; hango kontu kontari, barreak, karreran ikusi, bizi eta sentitutakoa bixi-bixi. Datorren urtean, ondo bagaz, etorri in biu berriz be! Eta horrela, poz-pozik, bakoitza bere txokora!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *