26. irteera: Balenciaga Museora, Getariara!

Cristóbal Balenciaga Eizaguirre Getarian jaio zen, 1895eko urtarrilaren 21ean, langile familia batean. Aita arrantzalea zen eta ama jostuna. Balenciaga bera  jostuna eta moda diseinatzailea izan zen, mundu zabalean ospetsua, Balenciaga moda-etxearen sortzailea. Maisuen artean maisu, goi-joskintzaren artearen sortzailetzat jotzen dute eta, ondorengo diseinatzaileengan eragin handia izan du.  2011an, Getarian, Balenciagari eskainitako Museoa inauguratu zuten.

Museoaren bilduma, bere ibilbide profesionalari zein profilari lotuta dago; izan ere, Getariako diseinatzaile ospetsuak XX. mendeko goi-mailako joskintza menderatu zuen.

Eta guk, sasoibide taldeak, ikasturte amaierako irteera berezia Balenciaga museora egin dugu. Garibaiko geltokian, aurpegi alaiak, denak prest. Eskolako ibilaldiko «urduritasuna» sumatzen da, eguna lagunekin pasatuko etxetik kanpo, ez dago plan hoberik!

Zarautzen, primerako giroaz, Getariarantz abiatu gara, itsas ertzeko bideaz gozatuz, bagoaz pausu biziaz, nekerik gabe. Museoko azalpenak adi-adi entzun eta ikusitakoaz liluratuta. Merezi izan du!

Zarautzen gustura bazkaldu ondoren, malekoian paseatu eta poliki-poliki bus geltokira. Egun ederra gaurkoa ere!!

Informazio gehigarria:

  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Cristobal_Balentziaga
  • https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/ezagutu/cristobal-balenciaga/
  • https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/ezagutu/oraingo-erakusketak/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *