23. irteera: Garagartzako ortu ekologikoetara!

Garai egokia Garagartzako ortuak ezagutzeko, abiatu gaitezen ba! Goiz argitsua, giro onean, pausu biziaz eta kontu kontari bidea egin dugu. Heltzerakoan, Fabián Martín (baratzetako erabiltzailea eta sasoibideko kidea) gure zain, azalpenak emateko prest. Instalazioak, erremintak, partzelak, askak… ikusi; ortuen zikloa, garaiko barazkiak, zomorroen eta izurriteen kalteak saihesteko moduak, bertan lorak edukitzearen garrantziataz hausnartu… Zenbat kontu ezezagun eta interesgarri, kaletarrontzat bereziki! Marije Etxeberria eta Miguel Jiménezek ere, taldetxoak gidatu dituzteeta beraien azalpen argigarriak eman dizkigute, modu horretan, hobeto ezagutu dugu eremua hobeto ezagutu dugu eremua.

Gustura ikusi eta ikasi dugunarekin, bagoaz etxera bueltan. Arimazubi plazara heldu eta taldea bitan banatu da, batzuek Realeko neska txapeldunak agurtzera, eta, besteek, bertako terrazatxo baten atsedena hartzera.

Argazki lehiaketaren oinarriak ezagutzeaz gain (paperean zein tfoz), ekaineko irteera berezirako izen ematea gauzatu da; talde ederra osatuko dugula dirudi. Goiza ederto aprobetxatzearen sentsazioaz, bukatutzat ematen dugu irteera.

Eskerrak Fabián, Marije eta Miguelen ekarpenei eta, taldearen jarrerari. Aupa denoi!

EKAINEKO IRTEERA BEREZIA / SALIDA EXTRA DE JUNIO

  • Ordutegia / Horario: Garibai bus 09:30
  • Zarautz- Getaria: Oinez / Paseo
  • Balenciaga Museoa: 12:00tan Bisita gidatua / Visita guiada 12:00
  • Getaria – Zarautz: 14:00tan bus
  • Bazkaria / Almuerzo: 14:30etan Zarautz
  • Zarautz: 18:30etan bus == Arrasate: 19:15etan

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *