sasoibide+: MAZMELA (2025-04-02)





















SALBURUA (2025-04-03)
Apirileko egun ilun eta bustiarekin, Gasteizera hurbildu gara Salburua ezagutzera. Egindako berreskurapen lanak eta gero, Salburua gaur egun hezegune kontinentalik garrantzitsuenetakoa da bere ingurune geografikoan. Salburua bezalako hezegune batek balio eta funtzio ekologiko anitz ditu. Nabarmena da akuiferoko uretatik substantzia kaltegarriak ezabatzen egiten duen arazte lan sendoa. Urmael hauetako landareen artean landaredi akuatiko eta gainerakorraren aberastasuna nabarmendu behar da eta, batez ere, ezpata belar (Carex riparia) multzoen hedadura.
Faunaren aldetik garrantzi ukaezina du, bioaniztasun handia duelako eta han bizi diren espezie asko galtzeko arriskuan direlako. Hezegunean bizi den fauna guztia basatia da, orein taldea izan ezik (gizakiak sartu zituen, aintziretako landaretza kontrolatzeko). Faunaren aldetik garrantzi ukaezina du, bioaniztasun handia duelako eta han bizi diren espezie asko galtzeko arriskuan direlako. Hezegunean bizi den fauna guztia basatia da, orein taldea izan ezik (gizakiak sartu zituen, aintziretako landaretza kontrolatzeko). (vitoria-gasteiz.org)















Ez digu euri askorik egin, beraz, gaurko pasieraz disfrutatzeko aukera izan dugu, eta hezegune aberats hori ezagutzeko ere bai. Eguerdi inguruan, lagunek aipatu jatetxera bazkaltzera inguratu gara. Arratsaldean, bapo-bapo eginda, umore onean, etxera itzultzeko, bus geltokira.


Egun atsegina gaurkoa ere!
https://turismovasco.com/araba/que-ver-araba/salburua-vitoria-gasteiz/
sasoibide+: ARETXABALETA, BOLINAGA, URKULU, ARETXABALETA (2025-04-09)
















BIXI-BIZI, TOPAKETAK UARKAPEN (2025-04-10)
Opor bezperan, zer hobe topaketak egitea baino. Uarkapen elkartu gara, kuadrilan; batetik, GIKAIko lehen mailako ikasleak, eta bestetik, sasoibideko lagunak. BIZITZA BETEA ekimenean, horietako ikasle batzuk irakasle lanetan ibili izan zaizkigu, eta elkar ezagutza hori gaurko saiorako lagungarria izan da, bereziki zunba egiterakoan. Irudiotan nabarmentzen da, batzurentzat jarduera berria izan arren, zein gustura ibili diren.



















Zunbaz gain beste talde kirolak ere egin ditugu; bukatzeko, luzaketak. Elkar agurtu aurretik, partaide guztiekin taldeko argazki eder hori atera dugu. Ekipo ederra. Aupa zuek!
sasoibide+: ZARIMUTZ (2025-04-30)
Aspaldiko asmoa gaur burutu dugu: Eskoriatzako Zarimutz auzora joatea. Arratsalde goxoa eta gogoz ekin diogu aldapari. Mazmelako bidea eskumara utzita, gu aurrerantz. Han, goian, dotorea, auzoko eliza. Bidean, aldiz, trenbideko etxea beherantz markatzen duen seinalea ikusi, eta harantz abiatu. Han, garai baten geltokia izan zitekeen etxe polita, eta bere aurrean trenbidea izango zena. Tentatuta hortik bueltatzeko, baina ingurua lokaztuta dagoela, tunelak ilunak… bertakoek asmoa aldatzeko nahiko arrazoi emanda, kasu egin diegu. Eliza, kanposantua, iturria, paisaia… Txoko polita.





















Kondor Legioko pilotu bat hil zen Zarimutzen, 1937. urteko apirilaren 1ean. Alemanez idatzitako monolito batek hegazkinetik salto eginda hildako Wilhelm Blankenagel tenientea gogoratzen zuen, orain dela gutxira arte eliza aurrean ikus zitekeena. Gure lagunak, Marijek, azaldu digu informazioa eta argazkia ere ekarri du. Bejondeizula, lagun!
INFORMAZIO OSAGARRIA

