MARTXOA

sasoibide+: LILABIDE, ENTRENAMENDUA (2025-03-05/06)

II LILABIDErako azken entrenamenduak burutu ditugu. Ibilbidea, pausua eta erritmoari neurria hartzen saiatuta. Orain, ilusioz larunbateko saiakerari so. Antolaketa eta ekimen hau, gu guztiontzat erronka da. Zenbat emakume elkartuko ote gara larunbatean? Guztion buruan dagoen galdera. Eta gure ametsa, adin guztietako emakume talde sendoa elkartzea, beteko ote da? Larunbatean ikusiko!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://goiena.eus/arrasate/1741273076634-lilabiderako-prestatzen

LILABIDE (2025-03-08)

Ikus gehiago: https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2025/03/01/ii-lilabide/

sasoibide+: ARAMAIO, EGUZKIRRIPA (2025-03-12)

GESALIBAR (2025-03-13)

BIZITZA BETEA, AURKEZPENA KULTURATEN (2025-03-19)

Proiektuak hiru zutabe nagusi ditu, Arizmendi Ikastolako kideen esanetan: «Bizitza betearen ikuspegia, belaunaldiartekotasuna eta Ikaskuntza Zerbitzu Solidarioa».

Hala, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako Mikroinformatika, Osasun Larrialdiak, Erizaintza eta Kirol Animazioa zikloetako ikasleek askotariko tailerrak emango dizkiete adineko pertsonei. «Adibide gisa, BBB, Heimlich, Elikadura osasuntsua, 3D inpresioa, ziurtagiri digitalak, K-Stretch, Nordic Walking edo indar entrenamenduzko tailerrak jasotzeko aukera izango dute adinekoek gure ikasleen eskutik».

Sasoibideko lagunek ilusioz hartu dute proposamena eta jada, martxan dauden tailerretan gustuz parte hartu dute, eta prest hurrengoetarako ere bai.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://goiena.eus/arrasate/1739956659873-bizitza-betea-proiektua-belaunaldiartekotasuna-ardatz

https://goiena.eus/debagoiena/1742395499119-gazte-zein-adineko-pozik-bizitza-betea-proiektuaren-orain-arteko-ibilbidearekin

sasoibide+: ZABOLAIN (2025-03-19)

Zabolainera hurbiltzeko, Gesalibarreraino autobusez joan gara. Eta handik, aldapan gora abiatu. Ikusmira ederrak: Santagedatx, Murugain, Udalaitz, sakabanatuta baserriak… Heldu, zalditegia ezkerrera eta aurrez aurre sagardotegia. Itxita, egunen baten etortzea aipatu baina zehaztasun gehiagorik gabe. Beraz, esperantza urruti xamarrekoa dugu (jejeje). Zaldiak lasai, eta haiek ere gure jarduna entzuterakoan, kuriositatea, ate ondora arrimatu dira, igurtziren bat jasoko ote duten… Animali lasaiak, ederrak, zalantzarik gabe.

Beherakoan, Garagartzara eta ortu ekologikoen ondotik pasatzerakoan, han Fabián, gure laguna. Eta haren gidaritzaz bueltaxka bat egin dugu. Barazki bereziak, baba eta ilar landareak loratuta ere bazeuden. Horiekin enbiritan alde egin dugu, hurrengoa arte lagun!

GARAGARTZA (2025-03-19)

Haize zakarra gaurkoan, oso zakarra, eta horregatik, norabidea aldatzea erabaki dugu. Pinu artean ibili baino arbola handietatik aparte ibiltzea zuhurragoa dela, eta Garagartzarantz jo dugu. Pasiera polita, gozoa, haizearen bultzadetatik libratu garenean, noski. Gaur goizean udaberria heldu omen da, nabarmena da naturak eskaintzen dizkigun irudietan. Goza dezagun ba udaberriaz, lagunartekotaz, bizitzaz!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *