Monterronetik gora, S. Kristobal, Loo eta Ormaixiotik aurrera (eskumara, Anporretako bidea), Etxaldebarrira heldu gara.
Baserri ederra, zaindua. Zelako toki atsegina den!
Meatzerrekara heldu, eta tentazioari ezin eutsi, Montzon kobazulorantz abiatu gara batzuk. Gaurkoan ere ur zarata…
Badakizue zer diren honako loratxoak? Lihoa. Horrekin egiten da liho ohiala? Bai, zurtoinak landuaz…
Lihoa (Linum usitatissimum) landare urterokoa eta belarkara da, batez ere zuntza eta olioa egiteko kultibatzen dena. Euskal Herrian lihoaren laborantza oso garrantzitsua izan zen. Euskal lihoa Erresuma Batuko, Frantziako eta Italiako mihiseekin lehiatzen zen XVI. eta XVII. mendeetan. Lihoaren zuntza luzea da…(wikipedia.org)
Baratzari so gelditu gara, azokarako kaxak prestatzen ari diren horretan, barazki bizi biziak, bildu berriak. Aukera paregabea geurea, urazak, pikuazak… ekoizlearengandik zuzenean eskuratu ahal izatea! Aurrerago, naturaren beste ekoizpen berezia, pasio-lorea (passiflora), ezin aspertu diseinu horri begira, kolore, konposizioa… Ikusgarria bere umiltasunean! Espainia Amerikara iritsi eta pasio-lorea deskubritu zuenean, bertako loreak izan ziren arreta gehien erakartzen zutenak eta zorte onaren sinboloak zirela uste zuten... (jardineriaon.com)
E, hotelera joango gara zerbait hartzera? Nire lehengusuaren olio-pintura erakusketa jarri dute… Beti da interesgarria ezagunek egindako obra ikustea, beraz, harantz. Eta ezustekoa, egilea bertan eta bisita gidatua izan dugu. Hau pagotxa!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://eu.wikipedia.org/wiki/Liho
https://www.jardineriaon.com/eu/pasio-lore-fruitua.html
https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2022/02/18/aholku-osasungarriak-etxaldebarri/ https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2022/01/26/sasoibide-etxaldebarri-urzulo-ituburuko-koba/ https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2021/02/04/sasoibide-etxaldebarri-montzongo-koba/ https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2020/11/19/sasoibide-s-kristobal-loo-etxaldebarri/