II LILABIDE ARRASATEN, MARTXOAK 8

DV (2025-03-04)

MOREA, BIOLETA

Morea, mugimendu feministaren kolore ofiziala izan da lehen egunetatik. Tonu horrek genero-berdintasuna eta oinarrizko eskubideen aldeko borroka sinbolizatzen ditu. / El morado, ha sido desde los primeros días el color oficial del movimiento feminista. Este tono simboliza la igualdad de género y la lucha por derechos fundamentales.

LILATOIA (Donostian)

Emakumeak ahalduntzea bilatzen duen ekitaldia * kirolaren bitartez, osasuna, inklusioa eta talde lana sustatuz. Aldarrikapen bat: Emakumeen kirola kalean egitea sustatzea. Ekitaldi hau ez da lehiaketa bat bakarrik, feminismoaren aurrerapenaren ospakizuna da, emakumeek* edozein erronkari aurre egiteko duten gaitasuna eta erabakiaren etengabeko gogorarazten duena. (lilaton.es/eu/)

Hirunek, gure lagunak sortua

MARTXOAK 8, sasoibiden kirioak dantzan, azken uneko prestaketak: San Isidron hornidurako espazioa prest eta kartela ongi lotuta; Biterin aldiz, zunbarako musika tresneria martxan; parte-hartzaileei harrera… Eta zunba saioari ekin diogu Lidiarekin. Gorputza zeharo esnatzeko modu bizi eta alaia, zalantzarik gabe. Jarraian, batukadaren doinuekin denok prest ibilaldiari ekiteko, gogoz.

Biteri Plazatik 11:30etan abiatu, eta 12:30etarako guztiok plazara iritsi gara, 130 emakume baino gehiago. Bost kilometro ordu betean, marka polita!! Erritmo bizi horretan lagun izan ditugu batukadaren etengabeko doinuak. Hori da indarra eta kemena. Bejondeizuela!!

Eta ekitaldia bukatzeko, Jone Bergaretxe eta Hirune Iribecamposi omenaldi xume bat. Jone hamazazpi urtez izan da Uribarriko auzo alkatea; auzoko historia ikertu eta ondarea mantentzeko grina erakutsi du. Ondare horretako adibide batzuk, Gorostiza baserria, Barrenatxo errota, zubiak, eta aipagarria, egun Udalaren babespean. Urtetan bildutako informazio, dokumentu eta argazkiak liburu baten jaso ditu, guztion eskura jarriaz (Uribarri, auzo baten historia). Sasoibidekook berarengana jo dugunean beti esku zabalik hartu gaitu. Bestetik, Hiruneri ere aitortza egin diogu, emakume sortzailea dela nabarmenduaz. Aipatu, martxari izen bat jartzeko laguntza eske joan ginen, eta berak sortua da Lilabide. Gure aitortza eta eskerrak bi emakume berezi hauei, ekintzaileak, nekaezinak, eskuzabalak eta beti laguntzeko prest daudenak.

II Lilabide gauzatu ahal izateko ezinbestekoa pertsonen eta taldeen laguntza: Xabi, Anjel, Roberto, Lidia, Kabi, Txispas, Batukada… Eskerrak guztioi!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *