sasoibide+: elorregi auzoa

Hego haizea, arratsalde polita gaurko ibilbidea egiteko. Marijek gidatuko gaitu, bera baita bidea ongi ezagutzen duena. San prudentzioraino oinez, kuadrillan; han sanprubusen ostetik, gora!

Bidearen haseratik, aldapa, baina frexko gaudenez, pausu egokia hartu, eta ea konturatu barik heldu gara, Elorregi Domiñena baserrira. Armarri ederra, ikusgarria; atariko egurrezko eraikina ere, bitxia eta praktikoa dirudi. Haren azpian, oiloak gustura, aztertzen.

Zelako paisaia, zelako altuerak, zelako malkarrak… Inguru polita, baina garai baten bereziki, bizimodu latza bertakoentzat. Hurrengo baserriraino heldu gara, Elorregi Goitiraino; hor eguzkitan, kontu kontari, mokadutxoa eta ura hartu behera abitu aurretik. Ze gustura!!

Paseo berria eta polita gaurkoa ere. Bergarako auzoa, Elorregi, eskura daukagu eta berriro ere bertaratuko gara, hobeto ezagutzeko. Mila esker Marije ingurua erakutsi eta gidatzeagatik. Ez dago zulakorik!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *