antoniñako hezegunea

Gaurkoan, taldea bitan banatu da, batzuk Donostiara Biomagune ikerketa zentroa bisitatzera. Aste honetan, Emakumeak Zientzian proiektuaren barruan antolatu diren saioetariko batera joan dira. Besteok, Antoniñako hezegunera paseoan.

Elik, gaurkoan ere, adi-adi entzun ditugun zenbait datu ekarri dizkigu. Arrasateko Zientzia Elkarteak (AZE) ekimen bat proposatu zuen bere garaian, Arrasateko natura-ondarea, beti arriskuan dagoena, zaindu ahal izateko. Eta ondorioz, 2018an gauzatu zen Antoniñako hezegunea berreskuratzea. Hezeguneak “bioaniztasunean oso aberatsak dira, eta hemen era guztietako txoriak ikusi ahalko ditugu. Ez da Urkulu edo Salburua bezalakoa izango, baina balio handikoa izango da”. (Mondraberri)

Hezegunean ere, aurtengo euri eskasia nabaritzen da, egunotan zaparradaren bat bota arren, ura askorik ez da ikusten. Hego haizea udazken eta neguan, tenperatura epelegiak, klima aldaketa… kezkatu, eta hausnarketara bideratzen gaituen gaia da. Norbanakoen esku dagoena egiteaz gain, gizartean, egituretan, politikan… badago zeregina, bai.

Udaberria ate joka, lore txikietan nabari nabaria. Paseoan gustura, ur deposituraino heldu gara. Eta hortik Arrasateko ikusmiraz gozatu dugu, izan ere, dagoen giroarekin, urrutikoa ere, gertu. Bada ordua etxerantz joateko, gaurkoan ere, denak gustura.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://mondraberri.eus/200-zuhaitz-landatu-dira-antonan-hezegunearen-aurkezpenean/

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2020/12/11/antoninako-hezegunea/

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2020/01/11/antonina-mea-labaderoa-eta-hezegunea-ezagutzera/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *