Gorostiza eta Lurberriko bunkerra

Gorostiza auzoan (Malvinas), frontoian, grafiti bitxiak aurkitu ditugu; adierazpen artistikoak horiek ere.

Udalako bidea hartu eta, hor non, bide ertzean, porlanezko eraikin txikia; arte eder baten ondoan, zer ote da? AZE taldeak eman digu horren berri: Lurberriko bunkerra omen da, 1936ko gerra garaikoa. Aurkitu, txukundu, bertan bildutako materialaz informazioa osatu… makina bat lan. Aipagarria eta eskertzekoa auzolanean horren inguruan egindako guztia (ikus informazio osagarria).

Bidean aurrera, komentura heldu, eta lehen kontzezinoko mojak zeuden, baina badirudi orain fraideak daudela. Santa Ana hotel ingurutik, Larratxo baserrira eta han Grandena bidean sartuta, Gomestio zegoen eremura. Uztailan, 5. erronka egunean ikusitakoa gogoratu dugu: XV. mendeko baserria, (dendrokronologiari esker noizkoa zen jakin dugu), zutabe zein habeak ikerketarako erabiliko direla, dolare handia zeukala… (ikus 5. eta azken erronka)

Gorostiza baserritik pasatzerakoan, Jone Bergaretxerekin berriketalditxo bat: zenbat datu, istorio, informazio… dituen emakume atsegin horrek eta, interesa duen guztiarekin, beti konpartitzeko prest. Uribarri auzoari buruzko liburu interesgarri batean bildu du makina bat datu, argazki, historia eta istorio.

Salda goxoa hartuaz, gaurkoari agur.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://arrasateze.blogspot.com/2019/07/lurberriko-bunkerra-murumendi-eta.html

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *