Ekaineko 1. erronka!

2020-6-11

Martxoan, Covid 19aren ondorioz, eten egin ziren gure irteerak. Harrez gero, paseoak, sasoibideko lagunak… faltan bota ditugu eta berriro hasteko gogo bizia sortu da gure barnean. Ekainean erronka horri heldu diogu: Barrenatxo Errotaren berritze lanak ikusteko irteera.

Eli Alzolak bidalitako argazkiak tentatu gaitu eta Garagartzarantz abiatu gara. Bidean, Gomestio baserria eraisten ari direla ikusi dugu, eraisketa selektiboa hain zuzen ere.

Barrenatxo Errotaren berritze lanek harrituta utzi gaituzte, bukatzear daude, hala ere, oso itxura ona hartu diegu. Haren aurrean dauden Ibarretako Gurutzeen historia ere gogoratu dugu, gertaera latzaren oroigarria.

Datorren ostegunean… beste erronka bat!! Bazatoz gurekin?

INFORMAZIO OSAGARRIA

Uribarri Auzo baten historia, liburutik

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *