Etiketaren artxiboa: triatloiak

Bueltan


Bueltatu naiz. Denbora asko
idatzi gabe egon ostean espero luzarorako gelditzea blogosferako
txoko honetan. Urte hasiera zaila izan dut. Hasteko deskonektatu
beharra nuen eta Peñafiel-eko herrira joan nintzen lagun baten
etxera (ia han erroldatu nintzen egon nintzen denbora luzearengatik).
Pilak kargatu ditut beraz eta urteari aurre egiteko inoiz baino indar
gehiago daukat.

Urte gogorra izango da.
Erabaki garrantzitsu ugari hartu beharko ditut nire etorkizuna zeharo
baldintzatuko dutenak. Ikasketei dagokienez espero karrera amaitzea
eta hortik aurrera momentuz ez dakit zer egingo dudan. Aukera ugari
ikuskatzen ari naiz baina oraindik zalantza ugari ditut. Orain
otsaileko azterketan nago buru belarri. Ikasturtea hala ere ez da oso
astuna baina lan egin beharko dut gauzak aurrera ateratzeko.
Irailetik aurrera beraz momentuz ez daukat proiekturik.

Kirol bizitzari buruz esan
behar haurrekin jarraituko dudala igerilekuan klaseak ematen eta
noizean behin txapelketetara joaten. Momentuz lan honetan pozik nago
eta estres maila igotzen badute ere ezin naiz asko kexatu nire esku
utzi dituzten aurrekin.

Triatloiaren inguruan ere
hitz egin beharko dut. Aurten urte lasaia hartzeko erabakia nuen,
duatloi bat bera ere ez dut egingo. Azken orduko gertaera batzuk uste
hori asko baldintzatu dezakete. Urte honetan ekainaren 26 Gasteizen
Europako txapelketa ospatuko da distantzia luzeko triatloiean.
Denboraldiko helburutako bat horrelako distantziako triatloia egitea
zen eta proban parte hartzea oso zaila izango zelakoan nire agendatik
ezabatu nuen. Federazioan sartuta dauden pertsona batzuek ez zidaten
itxaropenik eman, guztiz kontrakoa, ezinezkoa izango litzatekeela
proba horretan parte hartzea adierazi zidaten. Orain esperantzarako
ate bat ireki da. Jadanik izena eman dut proba honetan parte
hartzeko. Apirilaren 26ra arte itxaron beharko dut nire parte
hartzearen konfirmazioa jasotzeko baina oso ederra izango litzateke
Gasteiz-eko inguruan familia eta lagunak egotea animatzen udako egun
bero horretan.

Azkenik eguneroko bizitzan
egin beharko ditudanak izango ditut aurrean: lagunekin eta
familiarekin egon, idazten jarraitu, irakurri eta 111 akademiako kide
naizen heinean euskal literaturari buruz idatzi diren azken
nobedadeei buruz iritzia eman, bizitzan ahalik eta gehien goxatu…

Urte berri on guztioi
(berandu bada ere) eta animo urte berriari aurre egiteko.

Urte berri on!!!

Baita ere terrorismoa jasan behar dutenei.
Urteari hasiera emateko euskal blogosferako txoko honetatik nire gaitzespena atzoko atentatuari EITB-ren egoitzaren aurka. Komunikabideak dira garai honetan adierazpen askatasunaren adierazle nagusiak eta haien kontra egindako eraso oro, zein nahi dela komunikabidea, pertsonen iritzi eskubideen aurkako erasoa da. Hori guztiagatik espero dut atzokoa azkenengo aldia izan dadila.
Urte berrirako egitasmo berriak.
Urtea hasi da, gaur urtarrilaren 1 izanda jende askok beraien urte berrirako proposamenak eginda izango ditu. Hona hemen nireak:
a) Proposatu naiz nire buruari ikusten ditudan pelikula guztiak DVD-an hizkuntza originalean izatea. Hori bai, beti ere azpitituluak erdaraz edo euskaraz jarrita bertsio originala ez dakidan hizkuntza batean izaten bada.
b) Unibertsitateari begira matrikulatuta nagoen asignatura guztiak gainditzea. Zaila izango da baina 2008an konturatu nintzen nahi bada proposatu daitekeen guztia lortu daitekeela (hor daude Michael Phelps-en ametsa, nire maratoia eta maratoi erdia, Obamaren We can famatua…).
c) Eta kirolari dagokionez momentuz hasierako urte erdi honetan Arrigorriagako distantzia luzeko duatloia, Zarautzeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia eta Gasteizeko distantzia olinpiar bikoitzeko triatloia burutzea eta ahalik eta ondoen egitea. Eta ahal bada lesio garrantzitsu gabe igarotzea urte osoa.

Urte berri on guztioi!!!
**BTR**

12 hilabete, 12 lasterketa IV

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Apirila.
Arrigorriako IX. duatloia eta Lisboako nazioarteko III. Iron Man erdia.

Denboraldiko lehen hilabete garrantzitsuena.
Aurretik bi lasterketa luze eta gogorrak. Nire urtebetetze egunean, egun berezi
dudarik gabe, Arrigorriagako IX. duatloia eta hilabete bukaeran Portugalera
Lisboako Iron Man erdian parte hartzera.

Lehenengo lasterketa borobila izan zen. Egun
ona egin zigun korrika egiteko, agian haize larregi bizikletako sektorean. Amaiera
oso gogorra izan zen eguraldia lagun izan bagenuen ere. Hiru ordu eta erdi
pasako esfortzua izan zen baina lortutakoa merezi izan zuen, Euskadiko distantzia
luzeko duatloiean hirugarren postua. Duatloian sartu nintzenetik lehen aldiz
igotzen nintzela podium batetara (Oñatin ere lortu nuen bigarren postu bat
2006ean baina ez zuten postu horretarako oroigarririk).

Bigarren lasterketa ere perfektua izan zen eta
bizitako esperientzia Portugalen ahaztezina eta oso aberatsa. Udako egun bat
izan genuen lasterketa egunean eta luzea izan arren, Arrigorriagan baino hobeto
bukatu nuen fisikoki baina urdailean arazoekin amaitu nuen. Hala ere bizitakoa,
berriro errepikatzen dut, ahaztezina izan zen.

Duatloia.

14 km. korrika – 52 km. bizikleta – 7 km. korrika

3:33:48
(1:00:15 – 2:00:52 – 32:41).

Postua:
96 (23 urtez azpikoetan: 3).

Triatloia.

1.800 metro igeriketa – 90 km. bizikleta – 21.097 km. korrika

4:39:40
(27:39 – 02:15 – 02:27:53 – 01:51 – 01:40:02)

Postua:
192 (18 eta 24 urte bitarteko kategorian: 9)