Etiketaren artxiboa: maratoia

Bi kilometroa

Helburuak

Nire lehenengo maratoia izateko bat garbia: amaitu eta ahal dudan gehien
gozatu maite dudan kirol bat eginez. Agian sufritu egingo, agian gaizki
pasatuko dut, agian momentu bat iritsiko da ez dudana jakingo non egongo naizen
baina helburu nagusia Donostiako maratoia amaitzea izango da eta etortzen den
edozer gauza ongietorria izango da.

Bat kilometroa

Zergatik egin
maratoi bat?

Bi arrazoi
nagusiengatik nahi dut gauzatu nire bizitzako lehen maratoia: geldi ez
gelditzeko neguan duatloi eta triatloi denboraldia hasi arte (martxoan hasten
dira lehiaketak eta aurten prestaketa otsaila hasieran ekingo diot) eta
motibazio maila altu mantentzeko, iaz neguan ere lasterketa ugaritan parte
hartu nuen baina helburuak desberdinak izan ziren (Behobia-Donostia gauzatzea
eta Gasteizeko maratoi erdian abenduan ordu eta erditik jaistea). Aurten berriz
helburuen artean aurrerapauso bat eman dut eta hori nire ustez motibazio maila
altu mantentzea lagunduko dit entrenatzera joateko egiten duen eguraldia egiten
duela.

Eta etorkizunari
begira azken arrazoi bat aipatu beharra daukat. Finisher bat izan nahi baldin
badut (ironman bat bukatzea, 3.800 metro igerian, 180 km. bizikletan eta
maratoi bat korrika) gustatuko litzaidake jakitea zer den azkeneko distantzia
hori. Badakit bi maratoi mota desberdin direla, bata ezer egin gabe hasten
duzulako eta bestean jada 5-6 ordu inguruko esfortzua daramazulako.

Zero kilometroa

Gaur hasi eta
azaroaren 30era arte egunero idatziko dut euskal blogosferako txoko honetan
Donostiako maratoiaren prestaketari buruzko kontakizunen berri emateko. Nire
sentsazioei, pentsamenduei eta abarrei buruz jakingo duzue gaurtik aurrera. 45
komentario izango dira, bat kilometroko, maratoi erdia, irteera (oraingoa hau)
eta helmuga.

Zergatik? Orain
dela bi urte komunitate honetan bertan Ameztik berdina egin zuen eta berari
omenaldi txiki bat egin nahi diot. Eta baita hasierako helburuari jarraituz
blog hau sortu nuenean, gauzak kontatzeko beharra ikusten dut eta biziko dudan
esperientzia zabaldu nahi dut ahalik eta mundu gehienari.

Motibatzeko teknikak (III):animoak aupatzeko gai den musika

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Bi aste noa serioski entrenatzen azaroaren
bukaeran edukiko dudan erronkarako begira. Donostiako Maratoia, 42 kilometro
luze, hiru ordutik gorako esfortzua… Lasterketan noanean edo entrenamendu
luzeetan ez zait ipod-a edo mp3a entzuten joatea gustatzen. Horrelakoetan
nahiago dut nire pausua entzun eta nire barrenean dagoena buruan jira eta bira
ibili, eta noski lagun batekin baldin banoa berba egitea asko gustatzen zait,
hori ondo noanean, txarto banoa ez dudalako berbarik egiten (barreak).

Baina etxetik irten baino lehenago askotan
musika entzuten dut gorputza animatzeko eta motibatzeko. Eta animoak baxu
daudenean ere kantu zehatz batzuk jartzen ditut bizipoza ematen didatenak. Horra
ba lista labur bat:

  • Eye of the tiger eta Gonna fly now. Rocky
    pelikuletako kantu nagusiak, hauek entzuten bat ez bada motibatzen ez da
    ezerekin motibatuko.
  • One world, one dream. Olinpiar jokoetako kantua.
  • Viva la vida. Coldplay taldeak egindako kantua eta TVE erabili zuena bideo
    ikusgarriak prestatzeko Conexión en Pekin saioan.
  • All these things that I´ve
    done
    . The Killers taldea. Nike erabilitako kanta
    bere azkenengo iragarkietako batean.

**BTR**

The show must go on

Bueltatu naiz! Lisboan egon naiz azken egun
hauetan. Apirilaren 23an abiatu nintzen, han bost egun egin ondoren berriro
etxean nago. Larunbatean estreinatu nintzen ironman erdiko distantzian
gupidagabeko eguzkipe batean. Guztia ondo irten zitzaidan eta dagoeneko iragan
direnean 3 egun, D egunetik eta H ordutik dagoeneko pentsatzen ari naiz zein
izango den hurrengo helburua. 

Oraingo honetan bat umilagoa aurkitu dut:
Donostiako maratoi erdia. Zoritxarrez gustuko dudan lasterketa batekin egingo
du topo, Santurtzi-Bilbo, baina berdin dio. Zer den Filipidesen mundua jakitea
gustatuko litzaidake.

Beraz dena ongi badoa azaroan Donostian
korrika egingo dut nire lehenengo maratoian. 

The
show must go on. Born to run

PostData. Prestatuko dut postit bat bost egun horiei buruz astelehenean hemen
jartzeko.

Dortsal gorriarekin Behobia-Donostia lasterketara

Lortu dut. Ordu asko entrenatu ostean denboraldiko
helburu garrantzitsuenetako bat bete dut. Datorren azaroaren 11an ospatuko den
Behobia-Donostia lasterketan dortsal gorriarekin irtengo naiz.

Antolatzaileek irteera kolore desberdinetan
zatitzen dute, horia, berdea, gorria, urdina eta zuria. Gero eta denbora
hobeagoa orduan eta irteeratik gertuago.

Nik igandean gorria lortu nuen. Donostiako
zazpigarren maratoi
erdian 1:33:24 segundoko marka egin nuen eta horrek balio
dit Behobian lehendabizikoz kolore batekin irteteak. Lasterketa ez zitzaidan
zaila suertatu, urduri nengoen baina abian jarri eta gero tentsio guztiak kendu
nituen eta erritmo konstante batean burutu nituen lehen hamar kilometroak. Erditik
igaro ondoren kapaz ikusi nintzen ordu eta erditik behera jaisteko, baina
tenperatura altuek ez zidaten utzi hori lortzen.

Gasteizen hamalaugarren kilometrotik egin zitzaidan
gogorra, oraingo honetan azken hiru kilometroak pasa nituen gaizki. Baina hiru
kilometro 18 pasa eta gero ez da ezer (kar, kar). Okerragoa da Gasteizen pasa
zitzaidana (7 kilometro falta zitzaizkidan eta erritmoa erabat gorabeheratsua neraman).

Denboraldia ia amaitu dut (26an Bilboko
III. duatloiarekin
amaitzen zait lasterketen egutegia), eta oso pozik nago egin
dudan lanarekin. Asko dut eskertzeko batez ere Gasteizen aurkitu dudan lagun
taldeari entrenatzeko. Eskerrik asko ondoan egon zareten guztioi: familia,
taldekideak, ikaskideak… zuei esker nire denboraldia eramangarriagoa egin zait.

Eta ni galdetzen naiz…

Zergatik kontratatzen dituzten maratoi
erdietarako eta maratoietarako erbiak erritmo batean joateko, gero erritmo hori
ez badute betetzen? Zergatik kontsigna hitzak ez du esanahi bera Gasteizeko
maratoian eta Donostiako maratoi erdian? Zer egin behar da jendeak lehenengo
korrikalaritik azkeneraino animatzen egoteko?