Etiketa honen artxiboa: hondarribia

Zierbenako infernuan

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Pasa den igandean
Zierbenako lehenengo triatloi olinpikoan parte hartu nuen. Bezperan
Hondarribian triatloi herrikoian eta taldekako sprint triatloian burutu nituen,
beraz egun horretan gauzatzera nindoan erronka ez zen batere erraza desgaste
fisikoa nahiko handia zelako.

Eguna eguzkitsu
irten zen. Laino bat bera ere ez zeruan. Goizean goiz beroa nagusitzen joan zen
eta triatloia ospatu zen lekuan kontuan izanda zulo baten barruan zegoela
sartuta eta ez zuela haizerik egiten horrek gogorragoak ezarri zituen baldintza
klimatikoak.

Igeriketako
sektorea ez zen izan beste munduko zerbait, normala izan zen. Bizikleta oso
gogorra baina oso polita aldi berean. Asko sufritu nuen baina ibilbideak zituen
45 kilometroak burutu ostean aurpegian irribarre bat zen nagusi. Gainera
taldekide batekin egiteko aukera izan nuen bi sektore horiek eta oso gustura
bukatu lasterketako zati hori. Okerrena iristeko zegoen. Infernuko ateetan
zehar ibili ginen baina korrikako zatian ezin izan genion muzin egin.

Hasteko lehenengo
kilometroa aldapa gora (ideia bat izateko Oñatiko kanposantukoa bezalakoa gutxi
gora behera, agian luzeagoa eta gogorragoa). Gero okerrena etorriko zen,
superportuaren errepidean sartu ziguten eta han bi bira egitera: jenderik ez
animatzen, eguzkia gain gainean itzalik egiten ez utziz eta okerrena urik ez
ibilbide guztian zehar! Psikologikoki oso gogorra izan zen. Nire taldekideari
esker bi bira horiek gozoagoa egin zitzaizkigun hitz egiten joan ginelako. Beste
alde batetik gorputza oso bero sentitzen nuen, izardia ez nuen sentitzen baina azalaren
tenperatura oso altu nabaritu nuen. Gainera hidratazio faltak ahoa siku
eramatea derrigortu ninduen.

Zorionez bukatu
nuen, uste baino gogorragoa izan zen, baina aste bukaera horretako helburua
burutzea lortu nuen: hirukoa!!!

Hirukoaren bila eguraldi onarekin

Aste bukaera interesgarria
daukat/daukagu aurretik. Gure herrian auzo bateko jaiak dira,
lehenengo urtetik fama handia hartu zutenak eta oraingoan ere
indarrez datorrena nobedade ugariekin. Zorionez edo zoritxarrez
ezingo dut ehuneko ehunean disfrutatu giro horretan sortzen den
parrandaz baina igande arratsaldean zerbait hartzera eta hango
bizigiroa usaintzera hurbilduko naiz. Esan bezala ezingo dut jai
horietaz disfrutatu baina bestalde gehien gustuko dudan kirolaz
gozatzeko aukera izango dut hiru bider.

Larunbatean Hondarribian Euskadiko eta
Gipuzkoako txapelketak sprint distantziako triatloiean jokatuko dira.
Han izango gara arratsaldeko hiruretatik aurrera Oñatiko
Triatloi Taldeko kideak hiru talderekin. Lehenago ordea triatloi
herrikoi bat ospatuko da leku berean. Herrikoian 350 metro igerian,
10 kilometro inguru bizikletan eta 2,5 kilometro korrika egin beharko
dugu. Lasterketa hori beroketa gisa hartuko dut, adibidez neopreno
gabe sartuko naiz uretara eta bestalde bizikletako zirkuitua
ezagutzeko okasio emango dit. Sprint distantzian berriz distantziak
bikoiztuko dira, 750 metro igerian, 20 kilometro bizikletan eta 5
kilometro korrika.

Igande goizean berriz Bizkaira
hurbilduko naiz Zierbenako triatloi olinpikoan parte hartzera. Hor
ere Oñatiko Triatloi Taldeko zenbait kide egongo gara.
Distantzia olinpikoan 1500 metro igerian, 40 kilometro inguru
bizikletan eta 10 kilometro korrika egingo dugu, hau da, bi ordu eta
erdi inguruko lan bat ibilbidearen gora beheren arabera.

Hiru lasterketak entrenamendu bezala
hartuko ditut Gasteizen ospatuko den distantzia luzeko Europako
Txapelketari begira. Errespetu gehien ematen didana igandekoa da,
hala ere beste biak ezin ditut mespretxatu eta taldekakoan daukadan
mailarik onena ematea izango da helburua taldekideei ahal dudan
heinean laguntzeko. Baina Senpereko aste bukaerarekin alderatuta (han
larunbat arratsaldean taldekakoa egin genuen eta igande goizean
berriz olinpikoa), eguraldi ona izango dugu lagun: beroa. Hori da
aurten behar dudana, ekainean ziurrenik horrelako eguraldia edo
beroagoa egingo digulako Salburuako inguruetan. Beraz alde horretatik
pozik nago. Gustura nago gauzatutako entrenamendu guztiekin,
psikologikoki bikain sentitzen naiz eta edozeri aurre egiteko
indarrarekin.

Kirolaren historian zehar hirukote edo
triplete interesgarriak suertatu dira: egungo Boston Celtics-eko
hirukote magikoa (Garnett, Pierce eta Allen) edo Alberto Contadorren
Giro, Vuelta eta Tourraren garaipenak urte batean etortzen zaizkit
burura. Aste bukaera honetan nire hirukotea propioa lortzera noa!