Etiketaren artxiboa: herrilasterketa

Beste behin ere, bikain


Gaur goizean Idiazabalera
joan naiz bertako XXII. Herri krosean parte hartzera. Beste behin ere
antolakuntza bikain batek gidatu du proba. Ezin naiz kexatu jaso
dugun atentzioaz Goierri inguruko herri txiki honetan. 2000 biztanle
baino pixka bat gehiago ditu. Urtean behin ikusgarria eta ikustekoa
izaten da nola idiazabaldar asko aritzen diren boluntario bezala
lasterketa hau aurrera ateratzeko helburuarekin.

Iristen zaren lehen
momentutik azkenekora arte antolakuntzako kideren bat izango duzu
hurbil edozein dudatan laguntzeko. Kotxea aparkatzen laguntzen
dizute, lasterketan izen emateko prezioa oso txikia da (aurreko
urteetan dohainik, aurten 5 euro), zirkuitua nahiko ongi dago
neurtuta, hiru buelta izan arren nahiko polita da dituen zailtasun
txikiengatik, amaieran zozketa dago, ia parte hartzaile gehienek
saria eramaten dute etxera, salda, haragia eta txorizoa ematen dizute
dastatzeko, dutxak daude… Azken finean lasterketa herrikoi on baten
eredua da urtero Idiazabaleko Herri Krosa.

Niri asko gogoratzen dit
Durruma Kanpezun herrian bizi izaten dudanarekin urtero urri amaieran
mendi bizikleta martxaren antolakuntzarekin. Han ehun biztanle inguru
izango dira baina alde guztietatik ateratzen dira bolondresak martxa
hori aurrera atera dadin. Ikusgarria izaten da.

Hogeita hamabost kilometroa

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Aste
bukaera disfrutatzeko

Aste bukaeraren zati handi bat Oñatin igaroko
dut. Gaur arratsaldean klaseak amaitu ostean Gasteizen hara abiatuko naiz.
Bihar egun gehiena herrian igaroko dut eta goizean entrenamendu lasai bat
burutuko dut (ziurrenik Olateko itzulia), ia ordubetekoa. Ondoren Mario iloba
etorriko zaigu etxera eta bere konpainiaz disfrutatzeko aukera izango dugu egun
osoan zehar. Gurasoek ezkontza bat dute eta igandean etorriko dira bere bila. Larunbat
arratsaldean Azkoitiara hurbilduko naiz bertako herri lasterketa ikustera eta
igande goizean Donostiara joango naiz hockey belarreko partidu bat ikustera. Gero
Gasteizera itzuliko naiz eta lanen bat edo beste egingo dut astea hasi baino
lehenago. Beraz esandakoa, aste bukaera honetan presarik ez eta disfrutatzeko
aukera handia.