Etiketa honen artxiboa: goierri

Beste behin ere, bikain


Gaur goizean Idiazabalera
joan naiz bertako XXII. Herri krosean parte hartzera. Beste behin ere
antolakuntza bikain batek gidatu du proba. Ezin naiz kexatu jaso
dugun atentzioaz Goierri inguruko herri txiki honetan. 2000 biztanle
baino pixka bat gehiago ditu. Urtean behin ikusgarria eta ikustekoa
izaten da nola idiazabaldar asko aritzen diren boluntario bezala
lasterketa hau aurrera ateratzeko helburuarekin.

Iristen zaren lehen
momentutik azkenekora arte antolakuntzako kideren bat izango duzu
hurbil edozein dudatan laguntzeko. Kotxea aparkatzen laguntzen
dizute, lasterketan izen emateko prezioa oso txikia da (aurreko
urteetan dohainik, aurten 5 euro), zirkuitua nahiko ongi dago
neurtuta, hiru buelta izan arren nahiko polita da dituen zailtasun
txikiengatik, amaieran zozketa dago, ia parte hartzaile gehienek
saria eramaten dute etxera, salda, haragia eta txorizoa ematen dizute
dastatzeko, dutxak daude… Azken finean lasterketa herrikoi on baten
eredua da urtero Idiazabaleko Herri Krosa.

Niri asko gogoratzen dit
Durruma Kanpezun herrian bizi izaten dudanarekin urtero urri amaieran
mendi bizikleta martxaren antolakuntzarekin. Han ehun biztanle inguru
izango dira baina alde guztietatik ateratzen dira bolondresak martxa
hori aurrera atera dadin. Ikusgarria izaten da.