Hogeita lau kilometroa

Biharamuna

Gaur debagoiendar askok
biharamuna izango dute atzoko esfortzuaren ostean. Atzo Behobia-Donostia
lasterketa ostean hurrengo erronketan pentsatu beharra dago. Gaurko eguna
berezia izaten da. Sailkapenak ikusi Diario Vascon eta Asteleheneko
goienkarian, saiatu egunkarietan agertzen diren argazkietan zure burua
aurkitzen, lanera itzuli eta atzoko abenturak kontatu (Behobiako irteera,
lasterketako giroa, jendearen animoak entzutea zure izena esaten.

Ikusten dudanaren
arabera, korrikalaria dena hurrengo helburuan pentsatuko du (maratoia agian
hilaren 30ean edo Santurtzi-Bilbo herri lasterketa egun berean, maratoi erdia
Gasteizen abenduaren 21ean, Oñatiko San Silvestrea urte amaierako egunean…).
Baina korrikalaria ez dena eta Behobia egin duena gaurtik aurrera korrika
egiteari utzi egingo dio. Pena bat da urtero gertatzen direlako horrelako
kasuak. Behobia baino hilabete lehenago ohikoa izaten da kaleak korrikalariz
beteta egotea. Hemen Gasteizen asko nabaritzen da hori kultura handia dagoelako
korrika egiteko eta D eguna igaro ostean kale berdinetara joaten baldin bazara
ordu berdinetan, utzik egoten dira. Gutxi batzuk geratzen gara korrika egiten
jarraitzen dugula.

Baina zorionez gizartea
aldatuz doa eta urteak igaro ahala gero eta jende gehiagok jarraitzen dute
korrika egiten. Kirol honek engantxatu egiten du, eta nola gainera. Hilaren
bukaeran 2000 korrikalari baino gehiago batuko gara Donostiako Anoeta estadio
inguruan 42 kilometrori aurre egiteko. Horietako batzuk atzo Behobian izan
ziren, beste batzuk ordea (zerbitzari bat tartean) proba ez egitea erabaki
genuen.

Hogeita bi kilometroa

Igeriketa


Gaur igerileku batetara bueltatu naiz aspaldiko partez. Bergarako Agorrosin kiroldegira joan naiz txapelketa bat zegoelako epaile bezala egitera. Bezperan Gipuzkoako Igeriketa Federaziotik deitu zidaten ea joan ahal nuen lan hori egitera. Baiezkoa eman nuen, batez ere ez nuelako beste ezer egiteko eta beste alde batetik ahal dugunok joaten ez bagara laguntzera kirol honetan, ezin dutenek ziur ez direla joango (orain ordu txikitan dagoena baina bizirik dirau traba guztien gainetik).

Baina jorratu nahi dudan gaia beste bat da: igeriketa kirol alternatibo bezala maratoiaren prestaketan. Momentu honetan nire entrenamenduak soilik korrika egiten zentratzen dira, baina deskantsu egunetan deskonektatzeko atletismoaren mundutik ongi etortzen zait igerilekura joatea. Gainera igeriketa kirolik osoenetakoa denez ongi etortzen da gorputzerako igerileku batean sartzea eta zenbait luze egitea.

Hogeita bat kilometroa

Brucekin
animoak gora

Azken aldi honetan animoaz nahiko ondo nabil. Ezin kexa naiteke
bizitzaren norabideaz. Baina animoak jaisten direnean… beste kontu bat izaten
da. Horrelakoetan musika asko entzun behar izaten dut edo DVDren bat ikusi.
Artisten artean motibazioa aupatzen didana Bruce Springsteen The Boss jauna
daukagu. Berarkin pozik jartzen naiz eta gainera ikusteko aukera daukat orain dela
urte batzuk Donostiako alde zaharreko denda batean Palau Sant Jordin eman zuen
kontzertuaren DVD-a erosi bainuen.

Maratoi erdia

Gogorra
ari da izaten…

…baina gustura egiten ari naiz egiten dudana.
Egunero zerbait idaztea blog honetan eta entrenamenduak jarraitzea oso gogorra
egiten ari zait. Baina gogortasun era bat azkenean eskertu eta disfrutatu
egiten duzunaz.

Egia da batzuetan ideiak ez ditudala batere
garbi eta blog honetan ekarpenak egitea kosta egiten da normala baino pixka bat
gehiago. Eskertzen den gauza bat da azkenean, munduarentzako idazten dudalako
eta munduak irakurri egiten du (ados jende guztiarentzat idazten dudalako eta
lau katuk irakurtzen didate).

Gabilondoren iritzi berekoa naiz aspektu
horretan. Nik ez dut idazten hamar, ehun edo mila irakurlerentzat. Pertsonalki
idazten dut, irakurtzen didan bakoitzarentzat eta irakurle kopuruek ez didate
axola, axola zaidana pertsona horiekin konektatzea baita.

Eta entrenamenduei buruz zer esan. Maratoiaren hilabetera iritsi garela
aipatu beharra daukat. Aste hau eta hurrengoa oso garrantzitsua izango da,
17tik 23 bolumena jaitsi egingo dut eta azkenengo astea izango da zaila. Erabat
deskantsatu beharko dudalako eta zazpi egunak ezer egin gabe luze egingo
zaizkidalako.

Hogei kilometroa

Herri
lasterketen prestaketa

Atzo izan genuen Herri lasterketen
prestaketaren lehenengo saioa. Orain dela lau urte hasi nintzen korrika ekintza
honi esker. Nire unibertsitate bizitzan pentsatu nuen kirola egiten jarraitu
behar nuela eta zorionez aukera askeko kredituak ateratzeko ekimen zoragarri
hau aurkitu nuen. Gainera zortea izan dut lau urte hauetan hasierako talde
gehiena mantendu delako eta oso gustura sentitzen naizelako bertan sartuta.

Aurten gainera jende berria apuntatu da. Atzo bederatzi pertsona egon
ginen, horietatik bost berriak ziren. Ona da aurpegi berriak ikustea, gainera abendutik
aurrera beste pertsonatxo bat gehituko zaigu taldera… jejeje. Neska eta Irene
deiturikoa. Zorionak Jabi eta Saioa nire partetik.

Hamabost kilometroa

Lasterketa bezperak

Gaur lasterketa
bezpera bat da. Normalean horrelako egunetan biharkoan asko pentsatzen dut. Eta
lasterketak garrantzitsuak direnean (egutegiak ixa bateaz markatzen ditudan
egunak: Arrigorriagako duatloi, Lisboako ironman erdia…), orduan
garrantzitsuagoak bilakatzen dira egun hauek.

Orokorrean egun
berezi hauetan ordu erdiko bira bat ematen dut korrika eta pare bat bira 700
metrokoak lasterketa erritmora. Afaldu karbohidrato kopuru ugari eta lotara
hamarrak eta hamabiak inguru, lasterketaren orduaren arabera.

Egunean zehar ur
asko edaten dut hurrengo egunean ur falta ez sumatzeko baina hori bai, zortzietatik
aurrera gutxitu egiten dut ur kopurua gabean ongi deskantsatu ahal izateko.

Horrelakoak izaten ohi dira lasterketa bezperako egunak beraz.

Hamalau kilometroa

Deskonektatzen (I). Pelikulak eta liburuak.

Askotan oso
nekatuta egoten naiz entrenamendu saioak gogorrak eta segidan izaten direnean.
Normalean astean 5-6 egunetan entrenatzen dut eta 1-2 egun deskantsatzen ditut.
Egun horiek entrenamendu ikusezinak izaten dira eta garrantzitsuak dira baina
baita ere deskonektatzeko egunak izaten dira normalean.

Deskonektatzeko
kirol mundutik eta irakurri egiten dut. Asko gustatzen zait irakurtzea. Nobelak
ditut gustukoen eta ahal baldin bada euskaraz hobeto. Baina nire karrerari
lotutako liburuak ere irakurtzen ditut, argi daukat gai batzuk beste batzuk
baino gusturago irakurtzen ditudala baina nire karrera irakurtzea beharrezkoa
eta derrigorrezkoa izaten da.

Beste aukera bat
deskonektatzeko pelikulak izaten dira. Asko gustatzen zaizkit DVD-ak jartzea
eta pelikula bat hasieratik bukaeraraino ikustea etenik gabe. Horregatik
ikusten ditudan pelikula gehienak azken aldian, DVDan izaten dira.

Ikusi dudan azkeneko
pelikula Descubriendo nunca jamas izan da eta benetan diotsuet oso ederra dela
ikusteko igande arratsalde batean.

Hamahiru kilometroa

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Olarizu

Gasteizeko
eraztun berdean kokatua dagoen beste parke bat da. Honetara askotan etortzen
gara etxetik eta Mendizorrotzatik (elkargunea) hurbil baitago. Parkea ez da oso
handia korrika egiteko, baina polita da. Zelai zabal batzuk ditu azalera
handikoak eta eguraldi ona egiten duenean aproposa den leku bat da bertan ordu
batzuk etzanda igarotzeko.

Irailean izaten da erromeria jendetsua eta ohiturak dio lehenengo
gurutzera igo behar dela eta ondoren zelaietara jaitsi babarrunak dastatzera.
Oraindik ez naiz igo gurutzera baina aurten ziur egun batean goraino igoko
naiz, ez dakit mendi bizikletan edo korrika, baina igoko naiz.