Aurten zerbait berezia egin nahi nuen errege egunean. Iaz familiarekin pasa nuen eguna eta bazkaldu guztiok batera egin genuen, luxu handiarekin. Orain dela bi urte Lizarra aldera hurbildu nintzen han errege bezperako gabean sortzen den giroa erakarrita. Aurten aitarekin bizikleta hartu eta Urkulura joatea erabaki nuen. Eguraldiak, urtarrilean eta neguan egonda, harrigarria badirudi ere oso ona zen. Eguzkiak alde guztietatik joten zuen eta hain pozik nengoen manga motzean joatea erabaki nuela. Erabakia gainera ondo hartutakoa manga luzeak ez nituelako faltan bota. Urkulu izugarri aldatu da. Lehen pista soilik zen eta edonor ibili zitekeen (edonorekin esan nahi dut edozein motordun ibilgailu) eta oinezkoentzako eta motorgabeko ibilgailuentzako egin dutenetik inguruak asko irabazi du. Orain Urkuluz gozatzeko aukera handia dugu eta horrelako guneak aprobetxatu egin behar dira. Beste alde batetik jende ugari hurbildu zen urtegira. Batez ere umeak beraien jostailu berriak erabiltzera, eta hauekin nola ez gurasoak. Esandakoa, giro berezia errege egunean Urkulun eguerdi aldera.
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Fotologa daukat
Azkenean ni ere animatu naiz. Lagunak berotu
didate burua eta azkenean ezin izan diot eutsi tentazioari. Mugitzen naizen
lagun batzuen artean modan jarri da fotologa egitearena.
Zerbait desberdina egitearren blogosferan eta
euskal blogosfera bultzatzearren fotolog bat sortu dut Fotolog web orriaren
bitartez.
Egun bat, argazki bat eta komentarioa. Ea zelan joaten den, proiektu
berri honekin pozik nago eta ea nahi bezain ondo joaten den. Besterik gabe blog
honetatik animatzen zaituztet Pibanen fotologa bisitatzera.
Done Jakue bidea 2007 (V)
5.
etapa. Carrion de los Condes – Leon. 100 km.
4h 46
min. 21,2 km/h. Irailak 21, ostirala.
Azkar gauzatutako etapa, gehienbat ibilbideak
zituen zuzengune lau amaigabeetan haizea alde izan nuelako.
Goiz goizetik izan nuen eguraldi bikainaz
gozatzeko aukera. Irten baino lehenago ondo gosaldu nuen eta ondoren
Larrionetik hurrengo herrira abiatu nintzen, 15 kilometrora kokatua zegoena. Zati
hori izan zen agian eguneko zailtasunik handiena, batez ere gorputza ez nuelako
bero. Bestela egun guztian zehar ez nuen aparteko arazorik izan.
Aipatzeko bi ezbehar bakarrik. Lehenengoa erle
batek ziztada bat eman zidala ezkerreko belarrian eta ondorioz ziztu bizian
joan behar izan genuela gertuen zegoen farmaziara amoniako pixka bat erostera. Eta
bigarren arazoa Leonetik bost kilometrora, hiriaren sarreran, zulatu bat izan
nuela atzeko gurpilean. Zorionez bi atzerapen txiki horiek konpontzea lortu
nuen.
Leonera iritsi nintzenean ez nuen aparteko
arazorik izan aterpetxea bilatzeko. Eta nolako aterpetxea. Young international
aterpetxe sareen barruan aurkitzen da Leongoa. Denetarik dauka: internet,
prentsa, dutxa beroak, telebista gela, garbigailu eta sikagailuak… Hori guztia
hiru euroren truke. Gainera e zuen ordurik ezartzen ateak ixterakoan eta
goizeko hamarrak arte egon zitekeen bertan.
Arratsalde gehiena igaro nuen bertan
deskantsatzen. Bost egun nindoan bizikletari eman eta eman, eta ordurako nekea
nabaritzen hasi zen. Vuelta Espainiako etapa ikusteko aukera izan nuen eta
interneten email batzuk bidaltzeko ere. Azken orduan katedrala eta hirigunea
bisitatzera hurbildu nintzen ondoren inguruan afaltzeko eta poliki-poliki
aterpetxe ingurura bueltatzeko.
Pasio luze baina polit baten ostean lortu nuen aterpetxera iristea. Hurrengo
egunerako gauzak prestatuta utzi eta hamaikak aldera oheratu nintzen.
Urte berri on!!!
Urte berri on guztioi!!!
Aurtengo urtea inoiz baino hobeto hasi dut.
Hasteko 31ko arratsaldean Oñatiko San Silvestrean parte hartu nuen, hemen
aipatu bezala. Azkenean koinatuak ez zuen parte hartu baina nire aitak bai. Nahiko
denbora polita irten zitzaidan, 33 min eta 45 segundo inguru. 03:58ra
kilometroa. Aitak ere ondo bukatu zuen, azkenengo kilometroan lagundu nion eta
uste zuena baino denbora hobeagoa egin zuen. Horren ondoren afaria eta festa,
egun ona zalantza izpirik gabe.
Orain hemen nago ordenagailu aurrean zuei
idazten urte berria zoriontzeko eta aurtengo proposamenak ea berriro ere
errealitate egiten ditudan.
Hori da guztia, zorionak urte berriarengatik
eta ondo bukatu oporrak (oporrak zaudetenoi oraindik) eta lanera itzuli
zaretenoi animuak eman besterik ezin dut egin.
San Silvestrea urtea amaitzeko
Zer hobeagorik ongietorria emateko 2008ri
kirola eginez baino? Zer hobeagorik anbiente berezi batean murgiltzea baino
hamabiak izan baino sei ordu lehenago? Horregatik eta arrazoi gehiagorengatik
animatu San Silvestre 2007 ixa 2008an parte hartzen!!!
Etxe honetatik aurten historia egingo dugu.
Lehenengo aldiz hiru pertsonek hartuko dugu parte: Cayetano Perez, Joxemi
Elizburu eta zerbitzari bat. Datorren urtean agian kupoa laura igo beharko dugu
Mario Elizburu Perezerekin, baina oraindik 2008ko edizioa urrun dagoenez, 366
egun falta dira, zentratu gaitezen aurtengoan.
Gaur arratsaldean Oñatiko kaleetan atletismoa
usainduko da eta ez da faltako giro ezin hobea herriko enparantzan. Lehenengo
txikien lasterketekin eta ondoren nagusienarekin.
Beraz blog honetatik, interneteko txoko txiki
honetatik, animatzen zaituztet parte hartzera edo hurbiltzea animatzera, zuen animuak
berotu egiten dituztelako parte hartzaileak.
12 hilabete, 12 kirol ekintza
Hemen doa nire urteko laburpen txiki bat. Kirolari
buruz egin dut zerrenda, eta urteko hilabete bakoitzari egin dudan kirol
jarduera bat jarri diot.
- Urtarrila. Gorbeiara lehenengo aldiz igo.
- Otsaila. Kontzentrazioa Lizarraldean.
- Martxoa. Lehenengo duatloia (Lasarte).
- Apirila. Aloñako III. igoera.
- Maiatza. Donostiako maratoi erdian marka ezarri.
- Ekaina. Lehenengo triatloia (Noain).
- Uztaila. Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldia.
- Abuztua. Aritzalekuko V. triatloia.
- Iraila. Donejakue bidea.
- Urria. Orduñako IV. mendi duatloia.
- Azaroa. 43. Behobia-Donostia herri lasterketa.
- Abendua. Gasteizeko XXX. maratoi erdia.
Egutegiak
Aurtengoak prest ditut jada 2008ko egunak
kontatzen hasteko. Eskuko diru zorrorako Euskal Herriko Unibertsitatekoa,
Filologia, Geografia eta Historia fakultatean hartu nuena. Oñatiko gelarako
Gaztetxulok banatutako dohain Durangoko azokan eta Gasteizerako AHT gelditu
elkarlanekoa Durangon erosia. Gainera azken honetan gauza anitz apunta
ditzaket, egunetan leku asko baitago gauzak idazteko.
2007koak jubilatu ditut. Bakarrik hiru egun
baino gutxiago falta dira urtea amaitzeko eta logelek beste look bat azaltzen
dute.
Zeintzuk
dira zuen egutegiak? Nireak jarrita daude behar duten tokian, eta zurea?
Kanona gora, kanona behera eta jamendo
Egun hauetan modan jarri denean kanona,
Jamendo web gunea ezagutzeko aukera izan dut. Benetan interesgarria interneteko
atari hau. Aukera ematen digu musika dohain jaisteko eta entzuteko.
Bertan hamaika musika mota entzun eta jaitsi
daitezke. Eta gustura bagaude entzundakoarekin taldeari edo abeslariari nahi
dugun diru kantitatea eman. Kulturari eta arteari azken finean ezin zaio prezio
bat jarri.
Horrelako alternatibak oso ondo ikusten ditut
boteretik egiten duten abusuei aurre egiteko. Gora Jamendo.
Gasteizeko urteko azkeneko astea
Maratoi erdia ordu eta erdian gauzatu ondoren
igandean, astelehenean Gasteizen igaroko nuen 2007ko azkeneko astea hasi zen. Aste
berezia sinbolismo eta alternatiba ugariz betea.
Hasteko astelehenean deskantsu eguna zen,
baina lagun batek gomendatuta gimnasiora joan nintzen bizikleta pixka bat
egitera hankak askatzeko batez ere. Eta hori aprobetxatuz bezperako genituen hamaika
istorioak kontatzeko aprobetxatu genuen egon ginen ordu eta erdia.
Hurrengo egunean korrika egitera eta ondoren
afaria korrikako taldearekin. Afari benetan atsegina. Guztiok irribarre batekin
aurpegian, batez ere igandean korrika egin genuenok (gure helburuak bete
genituelako) eta 2008rako planak egiten. 31 € soberan eta zer egin horiekin, ba
gabonetako loterian, Euromillonesen eta Kinielan jokatu.
Asteazkenean alternatiba polit bat proposatu
nuen, eta lau lagun Floridan kokatuta dagoen aire zabaleko izotz pistara hurbildu
ginen ordubete patinatzera. Oso ondo igaro genuen ordua aurreraka eta atzeraka
ibiltzen, birak ematen, lasterketak egiten… 2008ko abenduan berriro
errepikatuko dugu ekintza.
Ostegunean pisukideekin urteko azkeneko afaria.
Agurtzeko balioko ziguna datorren urtera arte. Eta ondoren ikaslearen legeak
esaten duen moduan, ostegunetan kalera ondo pasatzera.
Eta ostiralean erosketak egitera.
Astelehenerako edo larunbaterako uzten banituen ziur saiakeran agobiatu egingo
nintzela. Erosketak jendea ez dagoenean egitea gustatzen zait (astelehen
goizetan adibidez). Baina aste bukaeratan ez zait batera gustatzen merkataritza
guneetara hurbiltzea dagoen jende pilarengatik.
P.d.: Larunbatean ondo bukatzeko aste osoa, bi lagunekin Gorbeiara joan
ginen. Oraingo honetan gaina egin genuen eta baita ere elurra zapaldu. Esan
dezaket urtea Gasteizen hasi bezala bukatu dudala, Gorbeiara joanaz.
Done Jakue bidea 2007 (IV)
4. etapa. Burgos-Carrion de los Condes. 85 km.
19 km/h. Irailak 20, osteguna.
Etapa lasaia eta zailtasun handirik gabekoa. Burgoseko probintzian gauzatzen zen zati bat eta Palentziara igarotzen nintzen. Azkeneko aldapa gogorrenetik helmugara 40 kilometro lau izan nituen, horren erakusle da nolakoa izan zen eguneko etapa.
Eguneko giroa hasierako orduetan ohi bezala freskoa zen baina orduak aurrera egin ahala tenperatura igotzen hasi zen.
Hiruretarako Carrionen nengoen. Bidean erdian hamaiketako gozo bat egiteko eta freskagarri bat hartzeko aprobetxatu nuen. Goiz guztian zehar ez nuen arazorik izan. Etapako azken hogei kilometroak errepidearekiko paraleloa zen eta zuzengune amaigabeak zituen, amaigabeak egin zitzaidanak.
Aipatutakoa beraz, hiruretarako Carrionen. Aterpetxe publikora hurbildu nintzen lehenik eta bidaian lehen aldiz ezin izan nuen leku hartu beteta zegoelako. Pribatu batera joan nintzen, herriko mojen esku zegoena, sei euro ordaindu behar izan nuen eta 14 pertsonenatzeko lekua zegoen logela batean hartu nuen leku.
Dutxa bero bat hartu ondoren aspaldiko partez eta arropak garbitu eta eseki ondoren, zegoen bero zapa aprobetxatuz, arratsalde osoa nuen aurretik. Horretarako aurreko egunean erositako liburu bat irakurtzen jarraitu nuen aterpetxeko patioko itzalpean, baina hara non nire sorpresa monjetako batek saskibaloiko baloi bat eta gitarra bat atera zuenean italiar baten eskaerari erantzunez. Horregatik jaurtiketa batuk egiten hasi ginen italiarra eta biok, ondoren britainiar bat gehitu zen taldera. Ez oso sutsu, energiak hurrengo egunerako gorde behar zirelako. Azkenean bi lehiaketa txiki egin genuen. Bata hirukoen marratik, hirurok berdindu egin genuena, eta beste bat distantzia motzagotik, italiarra eta ni garaile irten ginela.
Ondoren italiarrak bere trebezia erakutsi zigun gitarrarekin bere lurraldeko kantu batzuk eskainiz. Gero txanda malagako lagun batek hartu zuen eta flamenkoaz gozatzeko aukera izan genuen.
Horiek horrela arratsaldea azkar igaro zen eta konturatzerako afaltzeko ordua iritsi zen. Afaldu ondoren goiz oheratu nintzen hurrengo egunean azkeneko hiriburua bisitatuko bainuen Galizian sartu aurretik, Leon.
