Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Led Zeppelin, urrezko domina

Erroman ospatzen ari
diren munduko igeriketako txapelketan Espainiako selekzioak urrezko
domina lortu zuen igeriketa sinkronizatuan konbo modalitatean. Txanda
iritsi zitzaienean Led Zeppelin musika taldearen Stairway
to heaven
dantzatu zuten uretan.

Behin aditu bati entzun nion
igeriketa sinkronizatuan notaren erdia baino gehiago musika estudioan
lortzen dela kanta aukeratzerakoan. Hona hemen talde ingelesaren kantua.

Jarraian talde espainiarrak
egindako dantza.

Zerbaitengatik esaten
dute kanta hau historiako onenetarikoa dela. Zortzi minutu zoragarri
belarrien entzumenerako. Kasu honetan Espainiako selekzioari balio
izan zion eskailerak hartu, zerura igotzeko eta urrezko domina
lortzeko
.

2009ko tourra

Amaitu da jada 2009ko Frantziako
Tourra. Hiru astez munduko txirrindularitzarik onenarekin gozatzeko
aukera izan dugu beste urte batez zaleok. Azpimarratu behar dira
momentu eta pertsonai ugari. Horra ba laburpen txiki bat.

Alberto Contador

Tourreko erregea. Bigarren garaipena
lortu du Pintokoak. Berak aipatu bezala bi lasterketa izan dira, bata
errepidean (erraz eta nagusitasun osoz irabazi duena) eta bestea
hotelean (gogorragoa eta psikologikoki prestatuta joan zena).

Adituek diote Contador urte askotarako
izango dugula Tourrean. Nire ustez dena ongi joaten baldin bada
adierazpen horiek zuzenak dira baina esan beharra dago urte batean
euri asko egiten duela eta edozer gerta daitekeela. Hala ere gauzak
ongi badoaz ikuskizuna ziurtatuta dugu txirrindulari honekin eta
etorkizunean arerioak ere izango ditu gauzak zail jarriko dizkiotenak
(Andy Schleck gaztea eta datorren urtean Lance Armstrong amerikarra).

Euskaldunak

Atal honetan dudarik gabe aurtengo
Tourrean etapak irabazi duten bi txirrindulari euskaldunak aipatu
behar dira: Mikel Astarloza pasaitarra eta Juanma Garate irundarra.
Bost urte ziren euskaldun batek etaparik ez zuela irabazten Tourrean
(azkena Aitor Gonzalez-ek 2004ean) eta berriro gure herrialdeko bat
podiumaren goian ikustea zirraragarria izan da.

Bi garaipenak izan ziren ikusgarriak.
Biak ihesaldi batean ostean eta lan asko egin ostean. Biek zituzten
aukera gutxi helmugara lehenak iristeko baina azkenean errepideak
bakoitzari dagokion tokian uzten dio eta merezitako garaipenak lortu
zituzten. Pena Mikelek ezin eutsi izana sailkapen nagusian lehenengo
hamarren artean egoteari, baina etapa garaipenarekin gustura izango
da ziur gipuzkoarra.

Ikusgarritasuna

Aurtengo Tourrak gora behera asko izan
ditu ikusgarritasunari dagokionean. Lehenengo bi asteak aspertzekoak
izan ziren. Etapa batzuk salbu (Monakoko erlojuz kontrakoa, taldekako
erlojuz kontrakoa eta Pirinioetako lehenengo etapa) beste guztia
aspergarria izan da.

Tourmaletari ezin zaio egin aurten egin
zaiona. Etapako azken mendatea izatea eta helmuga 70 kilometrotara
kokatzea. Alde batetik txirrindulariek gero eta ausardia gutxiago
erakusten dute (salbuespenak beti egongo dira) eta beste alde batetik
pertsonak dira eta erronka zail eta gogorren aurrean patxadan
jokatzen dute.

Azkeneko astean kontzentratu zuten
antolatzaileek zailtasun handienak Alpeekin eta Mont Ventoux-arekin.
Izugarria izan zen azken honetako aldapak jendez lepo ikustea
telebistatik larunbatean. Portu bat horrela igotzea inoiz bizi izan
den bizipenik politenetakoa izan behar da.

Azpimarratu hemendik Juanjo Orozen
hitzak. Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean aipatu zuen taldeak lan
handia egin zuela lehenengo bi asteetan etapa baten bila eta
beraiengatik ez balitz Tourra oso aspergarria izango litzatekeela.
Gaineratu zuen Euskaltel-Euskadi taldea izan zela ihesaldietan gehien
sartu zen taldea. Agian, nire ustez, hitz gogorrak dira horiek eta
txirrindulari batek egin behar ez dituenak oraindik ezer lortu ez
duen momentuan eta gainera guztiok jakinda Tourra ez zela ari izaten
ikusgarria inorentzat.

2010eko edizioa

Faborito nagusia dudarik gabe Alberto
Contador. Nork kenduko dion erregearen tronua batek daki. Hautagaiak
hamaika izando dira: Schleck anaiak, Armstrong, Sastre, Evans,
Menchov, Wiggins… Baina oraindik asko falta da eta txirrindularitza
denboraldia oraindik ez da amaitu. Aurretik proba garrantzitsu eta
politak izango ditugu: Donostiako klasikoa larunbatean, Espainiako
itzulia irailean eta munduko txapelketa besteak beste.

Segi gozatzen kirol eder honekin!!!

EHUko udako ikastaroetan

Egun hauetan Donostian nago. Euskal
Herriko Unibertsitateak antolatutako udako ikastaro batean parte
hartzen ari naiz. Aukeratu dudan ikastaroa Gerra zibila euskal
literaturari buruzkoa da. Alde batetik gure historian egon den
gertakaririk nagusiena eta beste alde batetik literatura, gustuko
ditudan bi mundu.

Egia esateko asko disfrutatzen ari naiz
nire egonaldiaz Gipuzkoako hiriburuan. Aitortu behar dut hiria oso
turistikoa iruditzen zaidala baina urtean egun batzuk etortzeko eta
inguratzen didan munduaz deskonektatu nahi badut toki egokia da.

Atzo izan genuen lehenengo jardunaldia.
Aurreneko hitzaldian Jon Kortazar izan genuen 1937tik 2007ra arte
Gerra zibila ardatz bezala hartuz idatzitakoari buruz azalpen bat
ematen. Garai ezberdinak eta estilo ezberdinei buruz hitz egin digu.
Hurrengoa hizketan Ana Toledo izan zen eta bertan sakon jorratu zuen
1964ra arte gerra ostean euskal literaturak emandako guztia. Noski
urte askotan hutsune nabaria egon zela azpimarratu zuen. Eta
amaitzeko Jean Haritschelhar egon zen Iparraldean euskal literaturan
gertatu zenari buruz hitz egiten.

Gaur beste hiru hitzaldi izango ditugu
eta jardunaldiak bihar amaituko ditugu eguerdi aldera. Aukera izaten
ari naiz twitter bidez behin edo beste nire inpresioak jardunaldi
hauei buruz eta ongi pasatzen ari naizela azpimarratu behar dut. Alde
batetik dinamikoagoa egiten ari naiz nire egonaldia eta aisialdi
ugari izan arren ez daukat betarik aspertzeko: goizetan Miramarreko
jauregian jardunaldian, eguerdian hondartzara eguraldiak laguntzen
badu (astelehen arratsaldean iritsi nintzen eta Donostian ez zegoen
batere girorik, ordubete lehenago Lizarra inguruan egon nintzen
lanean eta han kiskali egiten ginen eguzkipean 30 gradutara),
lagunekin bildu, Donostiatik paseatu…

Bihar amaitzen dela aipatu dut goian.
Pena emango dit pixka bat eta faltan botako dut ikasturtean zehar
egun hauek baina nire naturara itzultzeko ordua iritsiko zait. Hala
ere azpimarratu behar dut uztail honetan asko gozatzen ari naizela
nagoen tokian egonda ere. San Ferminetan egon nintzen eta izugarri
ongi pasa nuen, Donostian ere ez nago batere gaizki (eta hori
hondartzak ez didala grazia askorik egiten) eta eguraldi ona egin
arren beroak ez dit kalte asko eragiten.

Disfrutatzen jarraituko dut beraz udara
honetan eta twitter bidez horren berri izango duzue. Tamalez blogean
egoteak lan gehiago eskatzen didalako eta askotan ez naiz heltzen hau
eguneratzea, baina saiatzen naiz ahal dudana egiten.

Bipartidismoa literaturara iritsi da

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

Uda giroan
murgilduta gaude aspalditik (eguraldia gorabeheratsua izan arren eguzki egun
zoragarriak izan ditugu). Urtaro berria hasteko egun gutxi falta dira eta egun
hauetan behin eta berriz ikusi dezakegu komunikabideetan garai ezin hobea dela
liburuak irakurtzeko.

Gaurko El correo egunkarian kultura sailean
aurtengo udan izango diren bi liburuen arteko lehia artifiziala aipatu du. Bi
liburu horiek Ildefonso Falcones eta Stieg Larsson-en azkeneko argitalpenak
dira,
Las manos de Fatima eta La reina en el palacio de las corrientes de
aire
, hurrenez hurren.

Badirudi Vocento taldeko
egunkariarentzat bipartidismoa ere literaturara iritsi dela. Badirudi uda
honetan gehien irakurriko diren liburuak bi horiek izan behar direla eta aukera
horietatik irteten dena pertsona arrarotzat har diateke.

Ziurrenik liburu
horien ale ugari salduko dira baina udako irakurketa ezin dezakegu bi titulu
horietara mugatu. Eskaintza zabala daukagu egun berezi eta luze hauetan
dastatzeko. Ireki zaitezte mugarik ez daukan mundu bati.

Liburu bakoitzak
bere urtaroa izan dezake. Irakasle batek aipatu zigun adibidez hobeto sartzen
dela Madan Bobary udan neguan baino.Hona hemen jarraian bi lista. Bata El
Correoren arabera 2009ko libururik salduenak lehenengo hiruhilabetekoan eta
bestea nik gomendatutako euskarazko bost liburu aproposa izan daitezkeela udan
irakurtzeko.

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

2009ko libururik
salduenak lehenengo hiruhilabetekoan. Iturria: El Correo:

Larsson, Stieg: Los hombres que amaban a las mujeres.

Larsson, Stieg: La chica que soñaba con una cerilla y un
bidón de gasolina.

Boyne, John: El niño con el pijama de rayas.

Neville, Katherine:
El fuego.

Byrne, Rhunda: El secreto.

Abadia, L.: La crisis Ninja.

Moccia, Federico: Hoy tengo ganas de ti.

Udan irakurtzeko
gomendatzen ditudan liburuak:

Gabiria, Julen. Han goitik itsasoa ikusten da.

Agirre, Katixa. Habitat.

Elorriaga, Unai. Van’t Hoffen ilea.

Aurkenerena,
Joseba: Hendaiako tren geltokia.

Muñoz, Jokin: Antzarraren bidea.

Pau Gasolek Asturiar printzeen saria merezi du…

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

…eta Michael
Pheps-ek, eta Michael Jordan-ek, eta Roger Federer-ek eta… Aurtengo Asturiar
printzipeen saria oso lehiatua izango da. Ereduzko ibilbidea eraman duten
kirolariak, kirol taldeak edo kirolari lotutako erakundeak saritzen dituzte.

Gasol-ek noski
merezi duela sari hau, horrela irekitzen du Marca egunkariak gaur bere
editoriala. Kataluniarrak bere gaur egungo taldearekin, Los Angeles Lakers,
saskibaloian egon daitekeen txapelketarik garrantzitsuenetakoa irabazi du, NBAko
finala. Baina beste askok ere merezi dute, goian aipatutakoak adibidez.

Epaimahai batek erabaki bat hartzen duenean nori saritu betikoa
gertatuko da ondoren. Batzuek begi onez ikusiko dute hartutako erabakia eta
beste batzuek aldiz ez hain ongi. Nork irabaziko du aurtengo Asturiar printzeen
saria? Hamaika hautagai sari bakarrarentzat dagoenean ez da erraza asmatzea.

Eguraldi ona

Agian beste behin
edo kontatu dut blog honetan eguraldi txarra nahiago dudala ona baino. Baina
hori beti ere erlatiboa da ikuspuntu eta pertsonaren arabera. Niretzat eguraldi
txarra (euria, elurra, hotza) eguraldi nahiko ona izan daiteke. Eguraldi ona
berriz (eguzkia, zeru urdinak, tenperaturak hogei gradutik gora…) ez zait
hainbeste gustatzen.

Hala ere aitortu
beharra daukat eguraldia edozein delarik, bizitzaz gozatzen ahalegintzen
naizela ahal dudan heinean. Ez nuke ezergatik aldatuko Gasteizeko elurte bat
urtarrilean Armentiara korrika egitera joateko aukera ematen didana uztaileko
egun eguzkitsu batengatik babes bakarra igerileku bat dena eta honek izan
dezakeen zuhaitzaren itzala.

Eguraldiak hamaika aldaketa izan ditzake, bizitza bakarra da eta edozein
dela ere jasaten dugun eguraldia, bizi eta gozatu egin behar da.

Tentsioa eta estresa gora

Ekaina gainean
dugu. Azterketa garaia. Maiatza igarotzen ari da. Lan aurkezpen garai.
Unibertsitatean tentsioa suma daiteke edonon. Gure artean apenas dago
denborarik aisialdian unibertsitatetik at dauden gauzaz gozatzeko. Buruan lanak
eta azterketak ditugu eta edozeini galdetuz gero zer moduz dabilen erantzun
ohikoena izaten da lanez gainezka eta azterketak prestatzen.

Urteko emaitzak egun batean jokatzea oso gogorra izaten da. Zorionez
laister pasako dira egun zail hauek eta uztailean bizitzaz gozatzeko aukera
zabala izango dugu.

Arabatakada 2009

Gaur ostirala,
maiatzak 22, 2009ko Arabatakada jaia ospatuko da. Euskal Herriko
Unibertsitateko Arabako kanpuseko ikasleen jaia. Kontzertuak, herri bazkariak
eta juerga batuko dira aurten berriro ere eta bigarren aldiz Mendizabalako
inguruetan.

Aurten jaia
desberdina izango da. Ohiturari jarraituz ostegunean izan behar zen baina
maiatzaren 21eko grebarekin ez koinziditzeko eta kontuan hartuz lehengo astean
inposiblea izan zela gauzatzea Azkena Rock Festivala gauzatu zelako leku
berean, antolatzaileek ostiralera igarotzea erabaki dute unibertsitate ikasleek
itxaroten duten urteko egun berezienetarikoari. Ikasle askok aprobetxatuko
zuten iada asteazkenean etxera itzultzeko eta beste asko ez direnak ikasleak
kontzertuetara etortzeko aprobetxatuko dute, baina hala ere izugarrizko jai
giroa egongo da eta Gasteizeko juergak berriro izango du bere fama ona
erakusteko aukera.

Beti izaten da
polita eta dibertigarria kalera gauetan lagunekin irtetea, batez ere
ostegunetan, baina egun horretako giro berezia izaten da eta jai giroa
bero-bero egoten da. Egun ona izaten da jaiaz aprobetxatzeko eta egun ahaztezin
bat bizitzeko.

Egun honetaz aprobetxatzeko gonbidatzen dizuet. Ondo pasa eta elkar ikusiko
gara Mendizabalan!

Ametsengatik borrokatu behar da

Astelehenean nire
lehen literatur lehiaketa irabazi nuen. Bizitza honetan azken urte hauetan izan
dudan ametsetako bat hori izan da. Literatur munduan zerbait irabaztea. Azken
bi urteetan Liburujatun lehiaketan parte hartu dut eta sari bat edo beste
irabazi ditut irakurle bezala baina egile bezala zerbait falta zitzaidan. Saria
ostiral arratsaldean iritsi zitzaidan telefono dei baten bitartez.

Bizitza luzea da
eta amets egiteko denborak ez dauka mugarik. Ametsengatik borrokatu egin behar
da, saiatu behar dira egi bihurtzen. Zerbait egiatan nahi baldin bada eta sinetsi
egiten baldin bada gauza horretan, aurrera beldurrik gabe.

Dozena bat
lehiaketetara aurkeztu ahal izan dut nere burua. Ez nuen inoiz pentsatzen
zerbait lortuko nuela. Gustatzen zitzaidalako nire burua jendaurrean
ezagutaraztea parte hartzen nuen soilik. Asteleheneko saria jarraikortasunari
emandako sari bat da nire ustez. Hortan datza ametsen gauzatzearen gako bat,
jarraikortasuna eman behar zaio bizitza honetan gure helburuei. Eta beti
aurrera egin. Eta beti aurrera begiratu. Oztopoak hamaika izan arren bidean
zehar, lurrera botatzen gaituzten aldi bakoitzean altxatu egin behar da.

Ikuspuntu desberdinak, sentimendu desberdinak

Azken bi aste hauetan gauza arraro bat gertatu zitzaidan eta aldi berean
oso ederra. Leku batean nengoela hitzik gabe geratu nintzen momentu hura
deskribatzerakoan.

Lehen aldia orain dela bi aste izan zen. Maiatzaren seiko gauean
itxialdia egin genuen Letren fakultatean asanblada bat egiteko. Bertan gure
fakultateari buruzko gaiei buruz eztabaidatu genuen. Ordu txikitan amaitu
genuen guztia (asanblada eta gure arteko jai txiki bat kantautore batekin).
Bostak inguru izango ziren eta jendea lotara joan zen. Ni idazten geratu
nintzen pasiloan zegoen aulki batean, argia utzi ziguten sarreran eta hura
aprobetxatzen nuen nire zeregina gauzatzeko. Oso bitxia guztia eta inoiz
errepikatuko ez zen situazio bat. Paseo bat ematea otu zitzaidan eta hori
egiten ari nintzela hain pozik sentitzen nintzen hitzik gabe geratu nintzela
situazio hura deskribatzeko.

Bigarren aldia lehengo asteazkenean izan zen. Boikota egitea otu
zitzaidan Errege Kopako finalari eta partida gauzatzen zen bitartean Gasteizeko
ikasle pisu bateko sukaldean nengoen klasekide batekin solasean. Solasaldi
hartan ere pentsatzen nuen bitartean nola eta non nengoen hitzik gabe geratu
nintzen situazio hura deskribatzeko. Hain zen handia nire poza gau hartan alternatiba
hura aurkitzeagatik eta ez kutsatzeagatik futbol gaixotasunarengatik hitzik
gabe geratu nintzela nire sentimenduak adierazteko.

Pozik bazaude eta bizitzen ari zaren situazioa
deskribaezina bada hitzik gabe geratzen zarelako, aprobetxatu momentu hori
agian etorkizunean errepikaezina izan daitekeelako. Mundu honetan hori oso
ederra da.