Mario Elizburu Perez atzo jaio zen Arrasateko ospitalean arratsaldeko hirurak inguruan. 2680 gramo pisatu eta 47
zentimetro neurtu zituen.
Hileko artxiboak: azaroa 2007
Done Jakue bidea 2007 (III)
3. etapa. Santo Domingo de la Calzada-Burgos. 89 km.
4 h. 40 min. 18 km/h. Irailak 19, asteazkena.
Lehen etapa eguzkitsua eta lasaia alderatuta aurreko biekin. Goiz jaiki eta habiatu nintzen gosari on bat hartu ondoren. Horregatik eguerdiraino nahiko fresko zegoen giroa. Baina orduak aurrera egin ahala eguzkia berotzen joa zen eta azkenean egun paregabe batez gozatzeko aukera izan nuen bizikleta gainean.
Zailtasun teknikorik ez zuen izan etapak. Eta malda handirik ere ez. Horregatik aipatu dut etapa nahiko lasaia izan zela. Okerrena Burgoseko sarrera amaigabea. Industrialde osoa zeharkatu behar izan nuen eta gainera aterpetxea erditik kilometro eta erdira zegoen.
Baina detaile txiki horiek kenduta, bideko hirugarren hiri handira iritsi nintzen Iruña eta Logroñoren ondoren.
Albergea oso txikia zen zegoen jende guztiarentzat. Ia ez zegoen espaziorik barruan mugitzeko. Hiru euro ordaindu behar izan nuen gaua pasatzearren eta bat gehiago bizikleta leku seguru batean gordetzeagatik.
Egun horretan ezin izan nintzen nahi nuen bezala dutxatu, ura hotza baitzegoen. Baina beno, garbitu pixka bat, arropak ere, izeki eguraldiak sikatzen laguntzen zuelako eta hirira joan nintzen. Turismo pixka bat egin eta ardo bat pintxo batekin hartu ostean terraza batean aterpetxe ingurura hurbildu nintzen jatetxe baten bila bidaiarien menua edukiko zuena. Aterpetxera tripa beteta heldu nintzen azkenean eta oheratu nintzen hurrengo egunerako indarrak berritzeko asmoz.Pare bat sorpresa 2008rako
Amaitzear dago 2007 urtea. Urte ona, gauza on asko izan dituena. Gauza txarrak ere tokatu zaizkit bizitzea, baina bizitza aurrera jarrai. Ziur aski datorren hilabeteko egun askotan urteari begirada bat botako diot eta balantze bat ere egingo dut nire baitarako (askok egingo dugun bezala), baina momentuz ez da melankoliko jartzeko momentua.
Pozik nago. Gehienbat gauza pare bat ditudalako pentsatuta datorren urterako eta urtean zehar jakingo duzue zer gauza diren. Horregatik pazientzia eta denbora igaro ahala bi sorpresa horiek zer diren esango dizuet.
Nire blogaren eragina
Orain dela aste batzuk bloglines medio, meme bat egon ziren erantzuten zenbait blogarik. Galdera bakarra zen, ea beraiek sortutako blogak eraginik zuen, eta erantzunak anitzak izan ziren.
Blogari bakoitzak mundu honetan hasten denean helburu batzuk izaten ditu denboraren joan etorriaz aldatzen direlarik. Nire hasierako helburuak nire munduari eta pentsamenduei buruz berri ematea zen, eta horrela jarraitu dut orain arte. Egia da gauza desberdinei buruz hitz egin dudala eta batzuetan gai batzuk gehiago jorratu ditut beste batzuk baino. Baina nire helburua ez da gizartean eragina izatea, gizarteak jakitea zer pentsatzen ezagutzen dugun munduaz.
Egia da zure blogean erantzunak jasotzea asko pozten duela. Eta esaten badizute zure artikulu batengatik gauza bat egin dutela orduan irribarre bat ipintzen zaizu aurpegian. Hori gertatu zitzaidan igande arratsaldean nire blogean erantzun bat irakurri nuenean.
Bruce Springsteen gurean
Hemendik ordu gutxitara Bruce Springsteen kantariak bere lehen kontzertua emango du Euskal Herrian historian lehen aldiz. Zoritxarrez ez dut aukerarik izango Barakaldora hurbiltzeko, gogoratu sarrerak ordu erdian agortu zirela.
Horregatik ostegunean saiatu egingo naiz datorren urteko uztailean Boss jaunak emango duen Bartzelonako kontzertuko sarrerak lortzen, Tic Tac Ticket web gunearen bitartez. Ea oraingoan zorte gehiago dudan, hala ere badakit zail izango dudala nire helburua betetzea milaka zalek ere berdina egiten saiatuko direlako.
Eta eroa badirudi ere, bart gauean TVEak emandako erreportaje berezia ikusi dut, Bruce Springsteen Magoa. Aurretik berotzeko ETB1ean hainbat bideoklip eman zituzten Bruce Springsteen-en zuzeneko batzuena. Izugarria Palau Sant Jordin bizitakoa orain dela urte batzuk. Zorionez DVD hori badaukat etxean eta nahi adina aldiz gozatu dezaket egun hartaz. Guztia kontzertura ezin joanaren arantza kentzeko egin nuen. Badakit ordu txikiak zirela, baina klaseak hamabitan edukita eta jakinda horrelako erreportaiak gutxitan ematen dituztela telebistan, aukera aprobetxatu behar nuen.
Done Jakue bidea 2007 (II)
2. etapa. Aiegi-Santo Domingo de la Calzada. 105 km.
6h. 45 min. 15 km/h Irailak 18, asteartea.
Etapa luzea egin zitzaidan. Batez ere Vianara iritsi arte eta benetako pisua lehen aldiz eramaten nuelako, hau da, bidean behar izango nuen guztia bizikleta gainean neraman.
Egunak lagundu egin zuen. Laino zegoen, euri arrisku handiarekin baina azkenean mehatxua ez zen gauzatu. Gainera aurreko egunean ezagututako batekin egin nuen Errioxako zatia. Tipoa Cadizekoa zen, benetan pertsona interesgarria. Hortik aurrera ia egunero ikusiko nuen bide guztian zehar.
Beste alde batetik aipatu behar jairik jai ibili nintzela anekdota gisa: Vianan, Logroñon, Najeran eta Santo Domingo de la Calzadan. Najerako aterpetxean bazkari herrikoia egiten ari ziren eta paella pixka bat eskaini ziguten, baina aurrera jarraitu behar genuen eta azkenean zurrakapote botila bateri pare bat trago edanda bideari ekin genion.
Nire lehenengo gaua izan zen etxetik kanpo. Nahiko ongi moldatu nintzen eta lo oso ondo egin nuen. Ez zidaten ordaindu estantzia eta aterpetxea obretan egon arren oso leku atsegingarria suertatu zitzaidan nire lehenengo eguna amaitzeko.
Arrikrutzeko kobetan
Gaur goizean Arrikrutzeko koba egon naiz
bisitatzen Nafarroako lagun batzuekin. Orain dela hilabete batzuk, ireki zen
garaian, Mikel Irizarrek aipatzen zuen bere blogean turismoa egiterakoan
inguruan ez dugula apenas egiten eta kanpokoek berriz gure baino hobeto
ezagutzera iristen direla gure bailara. Orduan arrazoia bazuela konturatu
nintzen eta nire buruari esan nion haitzuloa bisitatuko nuela. Gaur izan da D eguna.
Historialariontzat eta batez ere aurrehistoria
ikasten dutenentzat ez du aparteko garrantzirik Arrikrutzek. Ikusteko ederra da
eta bisita gidatua oso ondo dago. Kobako historia jakitea oñatiar batentzat oso
ongi datorkio horrela Oñatiko zati garrantzitsu baten historiaren jabe egiten
garelako.
Agian faltan bota dut lokatzara apur bat eta
kaskoak, baina tokia oso ondo egokitu dute adin guztietako pertsonentzat. Eta
nahi baldin badut leku basatiago bat, espeologiara hurbiltzen den ekintzaren
bat, Oñati aberatsa denez kobazuloetan hamaika aukera daukat mundu horretan
barneratzeko eta lokatzez eta urez estaltzeko.
Ondorioztatu dut bisita merezi duela eta oso
gomendagarria da pertsona ororentzat. Beraz aukera baduzue egun hauetako batean
joateko, ez ezazue galdu aukera eta hurbildu Araotzeko auzora kobazulo paregabe
hau ikustera.
Done Jakue bidea 2007 (I)
Gaurtik aurrera hemen astero kontatuko dizuet nolakoa izan zen nire Done Jakue bidean izan nituen gora beherak. Irailaren bigarren hamabostaldian burutu nuen eta astero etapa baten kontakizuna jarriko dizuet blog honetan.
1. Etapa. Orreaga-Aiegi 97 km.
6 h. 39 min. 15 km/h. Irailak 17, astelehena.
Euria barra-barra egingo zuela esaten bazuten, arratsalderaino ez zen erori tantan bat ere ez nafarroako lurretan.
Eguna goiz hasi zen niretzat eta planeatuta nuen bezala bi erbi bikainek lagundu zidatzen etapa honetan eta kotxeko laguntzan ere pertsona oso garrantzitsu bat zegoen, nire ama. Erbietako bat nire aita zen, etapa amaieraraino lagundu zidana, eta bestea aldiz Javieriko Abarzuzarra, nire aitaren lagun on bat Zubiriraino lagundu ziguna.
Beste alde batetik esan etapa oso polita izan zela, nafarroako pirinioetatik erdialderaino. Teknikoki erdi-altua baina zorionez pisu gabe ateratzeak on egin zida. Hala ere eguna oso nekatuta amaitu nuen. Aiegiko etxean afaldu eta lo egiteko aukera izan nuen hurrengo egunean ongi deskantsatuta irtetzeko.Zorionak
Zorionak Behobia-Donostia 2007ko herri lasterketako edizioa amaitu duzuen guztioi. Errepidean elkar ikusiko gara: Iker Larrea Soraluze, Gaizka Garitagoitia Larrañaga, Mikel Larrañaga Kortabarria, Imanol Garmendia Zabalo, Mikel Montori Zabaleta, Gorka Garitano Arregi, Iñigo Montori Zabaleta, Ortzi Urriategi Zezeaga, Iñaki Legorburu Igartza, Mikel Santos Zelaieta, Idoia Larrañaga Kortabarria, Iñaki Arietaleaniz Telleria, Modesto Caceres Martin, Eneko Zabaleta Urreta, Asensio Aranburu Larrañaga, Izaskun Larrañaga Kortabarria, Enara Iglesias Fernandez, Juan Gabriel Urriategi Araiztegi, Xabier Legorburu Igartza, Josu Errasti Jauregi, Jon Kortabarria Arando, Izar Urteaga Mendizabal, Estitxu Otaegi Legorburu, Aitor Arana Arexolaleiba, Jonathan Unzalu Rincon, Agustin Palacios Giron, Manu Cebrino Lozano, Sergio Perez Aguilar, Andoni Miguel Quintero, Roberto Etxeandia Gartziaetxabe, Xabier Sarasua Maritxalar, Mikel Zubiria Murguzur, Jurgi Lopez de Arkaute Guridi, Asier Barrainkua Sagastasoloa, Manuel Anguas Leon, Iban Da Silva Dieguez, Andoni Arkauz Lazkano, Fernando Uribesalgo Iñurrategi, Zuhaitz Errasti Goiti, Anastasio Duran Gartzia, Kepa Antxia Uribe-Etxebarria, Jon Uribe Ocon, Iban Bengoa Lopez, Jose Javier Irure Espin, Jon Zubillaga Urtzelai, Jose Garai Elizaran, Jon Urtatza Agirrezabal, Jabi Gartzia San Martin, Ismael Vazquez Aguilar, Roberto Corera Ulazia, Julen Zuazabeitia Olabe, Aitor Bengoa Lopez, Ander Hernandez Akizu, Juan Antonio Uribe Uriarte, Pedro Azkargorta Belategi, Roberto Azkarate Zabalo, Imanol Luengo Gabarain, Luis Mari del Palacio Alvarez, Igor Ganboa Uriarte, Maite Arkauz Arenatza, Oscar Martinez Remedios, Anabel Arantzadi Martin, Igor Letona Biteri, Roberto Negro Martinez, Amaia Arrieta Gonzalez, Jose Maria Etxebarrieta Lopez, Antxon del Rey Galan, Leire Guenetxea Mondragon, Jose Gabriel Urizar Murgoitio, Iker Sarabia Ugarte, Xabier Iribekanpos Zuazabeitia, Jose Ramon Gutierrez Zillaurren, Ruben Ramos Romeo, Joxemari Gallastegi Etxebarria, Luis Miguel Gil Gomez, Luis Usatorre Arantzabal, Haritz Barrutiabengoa Ortiz de Mendibil, Vitorino Juarez Redondo, Angel Blazquez Bueno, Enzo Gallardo Bolaños, Aitor Kortazar Alkotz, Cesar Diez Serrano, Joxe Miguel Gaztelu Otxandorena, Unai Ugarte Beitia, Iker Teixeira Apraiz, Juan Carlos Bengoetxea Arakama, Angel Delgado Iglesias, David Manso Muñoz, Amalio Galan Gomez, Luis Mari Uribesalgo Leturiaga, Txus Goikoetxea Garralde, Mikel Alkorta OlaldeJavier Arkonada Martinez, Eneko Urrizalki Jauregi, Jon Altzelai Maiztegi, Ander Antsoategi Oruna, Iker Hernando Idigoras, Iban Aranguren Zubillaga, Ander Barbarias Berezibar, Gaizka Zabaleta Ojanguren, Josu Zubia Ramos, David Martin Herrero, David Amutxastegi Gonzalez, Miguel Gaztañaga Bidaurreta, Iñigo Xabier Azkarate Morras, Idoia Velez de Mendizabal Azurmendi, Angel Iturbe Abasolo, Jesus Mari Zabarte Arregi, Marifran Alonso Casado, Josu Juan Llodio, Asier Ag irre Larrañaga, Agustin Uribarren del Val, Jon Iraola Belategi, Harkaitz Gaintzarain Heriz, Kepa Urra Guridi, Eduardo Zuñiga Romeo, Ana Ardions Blanco, Josu Uribetxeberria Bolinaga, Rakel Gutierrez Berezibar, Ramon Goñi Farras, Judit Mendiaratz Atxa, Alejandro Altuna Elortza, Amaia Ovejero Prat, Maria Jesus Velasco Gartzia, Iker Arroyo Sanchez, Jose Luis Borbolla Jimenez, German Gallasteg i Goikolea, Asun Arana Altuna, Iban Okariz Zuazolazigorraga, Raul Fernandez Manchado, Zigor Masip Agirre, Francisco Aguilar Casas, Iñigo Labaien Iraeta, Zuriñe Ezpeleta Uribarren, Iñaki Egidazu Altuna, Javier Antsoategi Etxebarria, Aratz Gomez Larrañaga, Asier Agirregomezkorta Vieira, Beñat Bergaretxe Muñoa, Jose Ignacio Lopez Rekarte, Alex Martiarena Arregi, Luis Mari Azkargorta Belategi, Xabier Mendialdua Axpe, Ibon Moreno Lacasa, Josu Arkauz Arana, Mikel Elortza Zubizarreta, Oxel Azkarate Iturbe, Premin Sampedro Larrañaga, Iñaki Jauregi Bidaburu, Unai Ibabe Ruiz de Azua, Josu Amantes Arnaiz, Maixol Iparragirre Guenetxea, Jesus Mendiaraz Elexpuru, Javier Retegi Albisua, Andoni Ozaeta Mendiaratx, Joxe Pedrosa Rodriguez, Raul Mendiaratz Atxa, Mikel Elizburu Iraola, Haritz Maillo Elortza, Oskar Azkarate Zabalo, Ignacio Beltran de Gebara Berezibar, Juan Andres Gallardo Bolaños, Yolanda Perez de Arenatza Sogorb, Oskar Abad Palacios, Iker Agirregabiria Beltran de Gebara, Jose Ignacio Gaztañaga Bidaurreta, Lorea Zeziaga Arrasate, Iker Arostegi Gallastegi, Jon Antsoategi Maskariano, Iñaki Urrutia Garaitonandia, Jon Agirre Agiriano, Jurgen Barrionuevo Santamaria, Eneko Gallardo Irala, Jose Ignacio Mendieta Bilbao, Alberto Aranegi Bedia, Jesus Albistur Marin, Ibai Bolinaga Diaz, Kristina Goirizelaia Gonzalez, Josu Ugartetxe Pascual, Oihana Perez Sagasta, Iñigo Urtubi Egidazu, Yolanda Ezkurra Mayor, Miguel M. Agirreurreta Agirre, Victor Sanchez Davila, Montse Roldan Robledo, Mertxe Beltran de Gebara Berezibar, Ander Barrena Madinabeitia, Jose Mari Barrena Aranburu, Amaia Urrutia Herrero, Elizabet Txintxurreta Etxezarreta, Aitor Arruti Tena, Jose Maria Larrañaga Bolinaga, Lutxia Aiastui Berezibar, Juan Amilburu Oxinaga, Idoia Urrutia Herrero, Goiatz Murua Leturiaga, Kepa Ruiz de Larrinaga Vicente, Ricardo de Goñi Ripa, Iker Herran Hernandez, Iñaki Muxika Goikoetxea, Arkaitz Ruiz de Loizaga Sampedro, Jabi Ibarra Moñux, Joxu Arana Oregi, Aitor Eraña Arroiabe, Agustin Heis Otero, Xabier Patxi Garitano Gaminde, Aitor Gartzia Arkauz, Martin Egaña Villar, Ander Garitano Zuazolazigorraga, Aitor Elkoro Fernandez, Xabier Elkoro Fernandez, Inaki Etxarri Lopez de Zubiria, Xabier Zenitagoia Pildain, Gorka Cebrian Arregi, Ander Urriolabeitia Odriozola, Mikel Elkoroberezibar Umerez, Mikel Garaiondo Bastida, Ignacio Puertas Sebal, Igor Agirrezabal Sanmiguel, Igor Untzurruntzaga Altube, Iñaki Barrutia Ibarrola, Jon Ander Garitano Askasibar, Anton Barrutia Ibarrola, Rafael Prieto Hernandez, Jesus Egino Zabaleta, Iban Agirrebeña Oteo, Manuel Varela Fernandez, Alberto Urriolabeitia Milikua, Juan Luis Gallastegi Arrondo, Juan Carlos Urriolabeitia Milikua, Gorka Larrañaga Irasuegi, Aitor Akizu Agirre, Javier Etxeberria Rodriguez, Enrike Martzana Elortza, Jose Muñoz Gonzalez, Joxe Martin Arrese-Igor Ibarrola, Ramon Agirrezabal Beitia, Aitor Oregi Labaien, Ramon Goristidi Arriola, Markel Fernandez Belastegi, Jesus Mari Iglesias Fernandez, Aitor Alberdi Mujika, Aritz Juarros Laskurain, Julen Montealegre Sanchez-Camacho, Gorka Arrieta Etxeberria, Asier Labaien Olasolo, Jose Ignacio Albisua Iraolagoitia, Xabi Zabaleta Serna, Juan Mari de la Maza Artola, Ibon Garitano Muruamendiaratz, Iker Beistegi Ugarte, Iñaki Zangitu Arrieta, Josu Goitia Zelaia, Mikel Etxaniz Alberdi, Josu Otaegi Martin, Juan Marcos Alonso Castellano, Juan Carlos Marquez Marquez, Asier Gartzia Beristain, M. Itziar Aldekoa Urbieta, Jesus M. Labaka Arando, Eneko Lazkano Bikendi, Maria Rosa Agirre Igartua, Jose Angel Amasorrain Usabiaga, Jose Manuel Alvarez Mera, Juan Sanchez Fernandez, Alexander Odriozola Aldazabal, Igor Otazo Moreno, Josean Larrion Lopez Dedicastillo, Juan Ignacio Lopez Aramendi, Julen Narbaiza Igartzabal, Miguel Angel Outeiriño Vazquez, Sabino Azkarate Leturia, Txema Aragones Rebollo, Iker Sustatxa Barcena, Juan Luis Arriola Lazkano, Ander Larrañaga Beitia, Eñaut Uriarte Palacio, Manu Larrea Arana, Javi Gomez Gartzia, Iñaki Arizmendiarrieta Belar, Igor Urisabel Aseginolatza, Martin Odriozola Gonzalez, Javier Igartza Perez, Ibai Elortza Larrañaga, Mikel Odriozola Gonzalez, Diego Valor Mancebo, Jose Luis Gomez Boyer, Igor Basauri Ganboa, Joseba Larrañaga Azkasibar, Aitor Ilarduia Arrieta, Josu Reparaz Mendinueta, Aritz Aizpurua Gisasola, Cesar Miota Peña, Jon Zabala Puy, Jesus Mari Valgañon Gomez, Javier Borobia Martinez, Igor Bauza Madariaga, Aritz Beistegi Ugarte, Juan Mateos Canedo, Gaizka Martzan Altube, Javier Orbea Ascaso, Ainhize Gomez de Segura Fernandez, Gorka Arantzabal Larrañaga, Julian Ugalde Peña, Ruben Laskurain Gantxegi, Manu Curado Rodriguez, Jaio Manzanedo Gabilondo, Ignacio Javier Ugarte Azpiri, Jose Antonio Dorronsoro Agirrezabal, Jone Pagaldai Orbea, Manu Diaz de Marcos, Martin Alberdi Landa, Luis Maria Beistegi Garitano, Roman Laskurain Aiastui, Daniel Balmori San Gil, Denis Garmendia Eguren, Eduardo Gonzalez Gonzalez, Asier Calleja Etxaniz, Antonio Verguizas Nieto, Jorge Garin Altsua, Mikel Irizar Igartzabal, Carlos Telleria Viana, Alfonso Ena Elustondo, Iñaki Alberdi Araiztegi, Eduardo Samaniego Etxeberria, Javier Samaniego Compañon, Alberto Samaniego Etxeberria, Julian Zang itu Alberdi, Ibai Goenaga Zangitu, Aitor Curado Rodriguez, Victor Jimenez Muñoz, Flori Rodriguez Gartzia, Gorka Larrañaga Larrañaga, Ana Gonzalez Urteaga, Patxi Retolaza Mendikute, Luis Angel Perez Noval, Nerea Gabilondo Etxaniz, Carlos Zangitu Alberdi, Fernando Otaño Zabaleta, Jose Baltzategi Mugurutza, Rafa Santxez Muxika, Joseba Orgaz Iartza, Enrique Aperribai Azpeitia, Fermin Najera Ortigosa, Garbiñe Garcia Ruiz de Egino, Pepe Fernandez Basterra, Alfonso Romera Etxeberria, Igor Lazkano Arana, Aitor Aiala Kortabarria, Jon Ander Errasti Otaño, Aitor Bañares Bengoa, Egoitz Beamurgia Bengoa, Gaizka Zubizarreta Elizburu, Ekaitz Aramendi Kortazar, Jon Moya Martinez, Xabier Gabilondo Urtatza, Aitor Alartzia Iriarte, Kepa Isasmendi Gabilondo, Julian Gartzia Cornejo, Txomin Mediavilla Gutierrez, Oier Larrañaga Uribetxebarria, Nestor Arana Arexolaleiba, Andoni Bengoa Izurrategi, Oier Garai Ibabe, Ander Zabala Urrutia, Ritxar Fernandez Alkala, Asier Urdanpilleta Lizardi, Imanol Molinero Mendiguren, Asier Osinaga Beitia, Aitzol Guridi Zubia, Bittor Erle Anduaga, Iker Agirrebaltzategi Guridi, Ixaka Egurbide Lekube, Jesus Cantero Perianes, Alberto Guerreiro Uribe-Etxebarria, Mikel Murillo Martin, Iñigo Aldasoro Galdos, Iban Guridi Goitia, Iñigo Arregi Murgiondo, Jesus Odriozola Agirrezabal, Gaizka Romero Azkarate, Eleder Albizu Larrea, Iñaki Bikuña Zubizarreta, Joseba Altube Moiua, Gaizka Aranburu Eraña, Andoni Urtatza Agirrezabal, Javier Gorgoñon Vital, Jose Antonio Negreira Cobas, Luis Mari Ugarte Altzelai, Jabi Osa Isasti, Igor Arrese Murguzur, Gorka Zelaia Agirre, Aitor Agiriano Biain, Joseba Zabaleta Igartua, Xabier Anduaga Egaña, Unai Agirrebaltzategi Guridi, Hibai Guridi Aranburu, Manuel Salgado Requejo, Ismael Malbadi Guridi, Lierni Urtzelai Ugarte, Matias Varela Fernandez, Aitor Zubia Azkue, Pablo Arexolaleiba Ugarte, Jose Antonio Biain Bikuña, Antxon Bruna Serrano, Mikel Maiztegi Biain, Aitor Urtzelai Bengoetxea, Aitor Urtatza Agirrezabal, Lidia Gonzalez Bengoetxea, Ander Madinagoitia Markuleta, Josu Odriozola Zabaleta, Mikel Sologaistoa Biain, Mikel Arenaza Letamendi, Xabier Lezeta Eziolatza, Aitor Markuleta Belategi, Gorka Iartza Lasa, Aintzane Urtzelai Ugarte, Jon Pildain Igartua, Jose M. Gomez Fraga, Joxe Angel Agirre Murguzur, Azibar Orueta Ormazabal, Edurne Elkoroiribe Izurrategi, Aitor Zugasti Kortabarria, Joxe Arantzadi Martin, Iker Zelaia Rodriguez, Amaia Bernal Arregi, Rafael Zulueta Bareño, Iñaki Lizarralde Urtatza, Alberto Otxoa-Aizpurua Calvo, Aitor Ugalde Aroztegi, Mikel Irizar Odriozola, Imanol Markuleta Txintxurreta, Mikel Larrea Alava, Susana Arrese Murguzur, Julen Arabaolaza Otxoa, Alberto Larrea Alava, Santiago Enciso Miramon, Antonio Merino Ruiz, Jexux Zabaleta Intza, German Aginagalde Elexpuru, Ander Jausoro Arregi, Miren Aginagalde Astigarraga, Imanol Lukas Etxarri, Mikel Aginagalde Astigarraga, Santiago Mendiola Aiastui, Marije Zubizarreta Elizburu, Imanol Urtzelai Enparantza, Pili Azkarateazkazua Jauregialtzo, Garikoitz Baños Morcillo, Iñaki Igartua Irizar, Lukene Igartua Egaña, Maria Jose Ibarrondo Uriarte, Jose Carmona Moyano, Agotz Iturbe Murgiondo, Xabier Madina Anduaga, Imanol Altolagirre Auzmendi, Rafa Guridi Dorronsoro, Gorka Bikuña Martinez de Zuatzo, Itziar Igartua Moiua, Juan Cruz Urtatza Gambra, Monika Muñoz Murillo, Bernardo Muñoz Rodriguez, Jon Ander Lasagabaster Txintxurreta, Marijo Erostarbe Garitano, Arantza Altzelai Sagasta, Nerea Pedrosa Lens, Iñigo Zulueta Bareño, Karmele Bikuña Sagastizabal, Angel Maiztegi Otermin.
Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdea, telebistan.
Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdean, garai batean Lizarratik (Nafarroa) Mekolalderaino (Gipuzkoa) zihoan eta Gasteiztik igarotzen zen trenbidearen ibilbidea berreskuratu eta aisialdirako egokitu da. Espainia osoan, erabiltzen ez diren tren azpiegitura horiei dagokienez, ia 1.600 kilometro birmoldatu dira bizikletaz ibiltzeko edo bidezidor kirola egiteko, Bide Berdeak programari esker. Fundación de Ferrocarriles Españoles fundazioak koordinatzen du programa hori, eta, halaber, era aktiboan parte hartzen dute Ingurumen Ministerioak, autonomia erkidegoek, aldundiek eta udalek, bizikletari eta ekologiari loturiko taldeekin nahiz herritarren kolektiboekin batera. Dagoeneko 64 bide berde egokitu dira. Ibilbide horiek sustatzen aldera, TVEk Vive la vía telesaila ekoiztu du, eta, lehen fasean, La 2 kateak kapitulu zenbait eman ditu jadanik. Bigarren fasea urrian hasi zen, eta han Bergara-Lizarra trenbidearen bide berdeari buruzko kapitulua sartu dute. Gaur, urriaren 20an, emango dute, 23:00etan.