Urtea: 2006
Iraupena: 102 min.
Zuzendaria: Sylvester Stallone
Aktoreak: Sylvester Stallone (Rocky Balboa), Burt Young (Paulie), Antonio Tarver (Mason “The line” Dixon), Geraldine Hughes (Marie), Milo Ventimiglia (Rocky Jr.).
Ostiralean Rocky Balboa pelikula estreinatu zuten eta ikustera joan nintzen. Jakin nuenetik egun horretan emango zutela filma, pentsatu gabe pelikula ikustera joatea erabaki nuen.
Gustuko ditut kirol pelikulak. Ezinezko gauzak gainditzeko esfortzu handiak egin behar direnean, horrelakoak ditut nik gustukoen.
Rocky-ri buruz esan behar dut lehenengo pelikulatik bosgarrenera, eta orain seigarrenera, guztiak ikusi ditudala eta guztiak izan ditudala gustuko. Baina gehien gustatu zaidana dudarik gabe hirugarrena izan da.
Batez ere gehien identifikatzen naizen pelikula delako. Indarra ez da dena munduan eta beste metodo batzuk erabilita gailurrera iritsi daiteke. Nik indar gutxi dut, baina frogak gainditzeko izugarrizko kemenarekin aurkitzen naiz, gainera oso burugogorra izaten naiz eta ez dut ematen ezer galdutzat. Bukaerara arte borrokatzen naiz.
Pelikula bakoitzak bere mezu prpioa dauka. Hirugarrena esan dugu. Lehenengoa, askorentzat onena, ezer ez den pertsona bateri aukera izugarri bat ematen diote eta ikusi dezakegu nolako lan gogorra egiten duen aukera horretaz aprobetxatzeko. Bigarrenean, mendekuaren mezua dago, lehenengoan justizia ez zen egin eta Apollo horren bila dabil arerio duin bat aurkitu baitu. Laugarrenean politika sartzen da, garai horretako mundu komunistaren eta kapitalaren arteko lehia nolakoa den islatzen digu. Eta bosgarrenean zelan pertsona erretiratu bat bere jardunera itsatsita jarraitzen duen bere ezagutzak beste pertsona umil bateri erakutsiz.
Hori guztia da Rocky eta seigarrenean guztiaren laburpen bat bezala ikusi dezakegu, baina kasu honetan Balboa inoiz baino bakartiago batekin. Hala ere bere lagunak ondoan izango ditu eta froga berri bat izango du aurrean bere kemenari esker aurre egingo diona.