Etiketaren artxiboa: blogintza

Bueltan gara – I´m back

Berotu ditut giharrak eta irteera lerroan jarri naiz. Ideia hori etorri zait burura teklatu parean jarri naizenean eta orri txuria karakterez betetzen hasi.

Astebete baino gutxiago pasa da Azkue fundazioak beste urtebetez euskal blog komunitatearen inguruan antolatutako Blogetan! lehiaketa eta sari banaketa aurrera eraman zuela.

Egun batzuk gehiago pasa dira Nire Etxeko Leihotik azken aldiz pasa nintzenetik (2012ko uztailaren 20an egin nuen azken sarrera).

Usaintzen da berriro blogen loraldi bat. Agian hasi nintzen garaiarekin konparatuz biziagoak, dinamikoagoak. Kanpo faktore berri eta eragin handiagoarekin (facebook, twitter… sare sozialak adibidez).

Orain dela aste batzuk The Indezents lagunak egin zuen bezala bere txokoarekin, eta hasieran aipatutako ekitaldiko zipristinak bustita, blogosferako leiho txiki hau berriro elikatzen hasiko gara.

Zenbatero? Ez daukat orain erantzuna.

Zeri buruz hitzegingo det? Askok ezagutzen nauzuen arren eta badakizuen arren kirola oso garrantzitsua dela nire egunerokotasunuean, helburuetako bat seguru sentitzen naizen burbuilatik ateratzeko entrenamendu bat izango da.

Zein dago ongietorria? Egon ditudan ideiekin ados edo kontra, jende oro dago gonbidatua irakurtzera eta bere ekarpenak erantzun txokora egitera.

95 urterekin blogeatzen

Gaur telebista ikusten nengoela berri
harrigarri bat
aditzeko parada izan dut. Orain dela gutxi mutil batek bere
amamari blog bat egin diola urtebetetze opari gisa.

Muxia-ko herrian gertatu da gertakari hau.
Blogak A mis 95 años deitzen da eta idazleak, Maria Ameliak, bere bizitzari
buruzko gauza interesgarriak kontatzeko gogo handiak ditu.

Beste notizia positibo bat blogintzaren
inguruan eta blogosferarentzako. Interesgarria izango litzateke horrelako
pertsona gehiago animatuko baziren idaztera, horrela beraien memoriak eta
oroitzapenak leku garrantzitsu batean geratuko lirateke gordeta eta ez ahaztuta
edozein lekutan.