Etiketaren artxiboa: kontzertuak

Belarreggae 2006

Esaten nizuen Jamaikako reggae kontzertu gehiago aurten euskal herrian entzun ahal izango genituela. Hemen ba azken kontzertua:

Luciano, BELARREGGAE 2006 reggae jaian abeztuko du. Lucianoren kontzertuaz gain Andrew Tosh & Dean Fraser with Jah Messenjah Band, Cañaman, Hermano Ele & Ben Jammin’ with Ranking Soldiers, Redda Sound System meets Unifyah Family

Hitzordua: Uztailaren 24a Astelehena, 20:00 etan Amorabieta-Etxanoko Larrea futbol zelaian.

Sarrera: 10 € BBK, TickTackTicket Power Records dendan.

Toots & The Maytals

Azkenean ekarri dute Kingstongo abezlari bat Bilboko Kafe Antzokira, eta ez edozein, Toots & The Maytals taldea ekarri digute, gora Toots Hibbert!

Pasa den urtean Gernikan jotzekoak izan ziren Toots & the Maytals, baina euriaren ondorioz bertan behera geratu zen kontzertua. Oraingoan Kafe Antzokian izanik, ez gara Toots and The Maytals ikusi gabe geratuko.

Uda hontan Jamaika Euskal Herrian egongo da egun batzuez, Toot & The Maytals tadearen kontzertuaz gain beste Jamaikar abezlariren bat Euskal Herrian izango delako susmoa bait dut. Kontako dizuet.

Oraingoz zihur dagoena:

Uztaila 19, 2006 – 21:30 – Toots and The Maytals – Kafe Antzokia – Bilbo Toos & The Maytals zuzenean. Sarrerak: A: 15,00 euro (Kafe Antzokia). T: 18,00 euro.

Burning Spear Hernanin

Zorioneko gaude euskal herrian, Winston Rodney bait dator Hernanira, Burning Spear Jamaikar reggae taldearen arima.

Sarrera orain erosiz gero 20 euro eta txarteldegian erosiz gero 24 euros balio du kontzertuak, diru asko dela iruditzen bazaizu, kontzertuan gozatuko duzuna askoz gehiago izango dela sihurtatzen dizut!

Burning Spear

Steppin´Jogo

Bad Sound System

Revolutionary Brothers

Uztaila 14, 2006 – 21:30

Reggae Jah Festival

Hernani -Play

Txapel reggae 2006

Aurten ere urtero bezala kantauri itsaso ondoan 2006ko Txapel reggae edizio berri bat ospatuko da Armintzan. Aurtengoan estatu mailan jamaikar erritmoak jotzen duten 6 talde izango ditugu zuzenean, eta urte honekin, 16. aldiz antolatzen da reggae jai hau.

Zorionak antolatzaileei eta urte askotan iraun dezala jaiak!

Armintza toki paregabea de reggae musikaz gozatzeko, Jamaikatik hurbilago sentituko zarete!

Joko duten reggae taldeak:

Ekaina 15 – 19:00

04:00, 2006


Txapel reggae 2006

Armintza (Bizkaia)

*- Eclipse Reggae(Kanariar Irlak)

*- Ki-Sap(Balentzia)

*- The Tostones(Valladolid)

*- Mood Rakers(Madrid)

*- 12 Tribu(EH)

*- Garagardo Guda(EH)

SARRERA DOHAIN

III. Matxitxako reggae sunsplash

Bermeoko D´arbuka perkusino taldeak III. Matxitxako reggae sunsplash jaialdia antolatu du.

Sarrerak 5 euro balio du eta edari bana emongo da.

Hitzordua:

Goizez Lameran 11:00etatik 15:00etara: Tailerrak (zeramikea, perkusinoa, txalapartea), tarota, gaztelu puzgarria… Perkusino taldeen kalejirea

Ekaina 9, 2006 – 11:00

03:00


III. Matxitxako Reggae Sunsplash

Bermeo

Arratsaldez: 19:00etatik aurrera Jose Done Ikastetxean Kontzertua: DINGWASH, MAKALA DJ, 12 TRIBU, LONE ARK, EARL 16, eta NIOMICA BI

Rototom reggae sunsplash

Hilabete barru, Uztailaren 7an Rototom reggae sunsplash jaialdia hasten da. 7 egunetan zehar reggae, ska, roots, d ancehall estiloak entzungo diran non nahi Osoppo deitzen den herrian, Udinetik hurbil, Italiako iparraldean.

Kingston Hirian entzun ahal izan ditugun artista batzuk reggae jai honetan izango dira:

Eek a mouse

Steel Pulse

Burning Spear

Hiru kontzertu hauek entzuteagatik merezi du Osopporaino joatea baina gainera Jamaikako beste reggae talde asko egongo dira:

The Gladiators

Luciano

Toots & the Maytals

Talde hauek laster entzun ahal izango dituzue Kinghston hirian baina Rototomean oraindik regae artista gahiagok joko dute Jamaikakoak eta baita Jamaikan jaio ez direnak:

Junior Kelly

Tiken Jah Fakoly

Ki Mani Marley

Andrew Tosh

Morgan Heritage

Alpha Blondy

eta gehiago

Lee Perry antxoa egunean

Ekainaren 3an (larunbata) gaueko 22:00etan REGGAE GAUA antolatu dute Ondarrutarrek Arrigorri hondartzan, eta zelako regae gaua!

LEE “Scratch” PERRY (Jamaikatik), SKA CUBANO (Jamaika, Kuba eta Ingalaterratik).eta THE STARLITES (Errioxatik) datoz eta gainera guk ezer ordaindu gabe, debalde!

Aukera ezin hobea da Lee Perryren musikaz gozatzeko!


Lee Perry:
ekainak 3an, gaueko 22:00tan hasi eta
auskalo zein ordu arte.
Tokia: Arrigorri hondartza, Ondarroa, Bizkaia, Euskal Herria

blogs & beers 3.0

Bihar, ekainaren 2an Larrabetzun Blogs & Beers 3.0 ospatzen da. Gaztetxean izango da topagunea eta Kingston Hiria hor ibiliko da 20:00etan Jamaikako reggae onenaren ordu bateko saioa eskeintzen.

tagzaniapaste
Larrabetzu map – Tagzania

Kingston Hiriak zuzenean reggae sesio bat aurkezten duen lehen aldia izango da eta abezti aukeraketa zuen gogokoa izango dela uste dudanez, bihar Larrabetzuko Gaztetxera joatera gonbidatzen zaituztet.