Etiketa honen artxiboa: bob

Bob Marley & The Wailers – Kingston Hiria 2009

Gaurko saioak Bob Marley & The Wailers du mintzagai. Baina
ez dituzue eurek idatzitako abestiak entzungo, egiten zituzten bertsioak
baizik. Peter Tosh, Bunny Wailer eta Bob Marleyren ahotsak entzungo
dituzue, bai, baina Curtis Mayfield, Bob Dylan, Richie Havens, Nina
Simone
eta beste askoren abestiak abesten. Bestalde, “Kingstonetik
Euskal Herrira” tartean Dr Ring Ding abeslari eta tronboijolearen
abestiak entzun ditugu, Bilboko Kafe Antzokian jo baitzuen orain dela
gutxi.