EKAINA

sasoibide+, ERRONKA: HAITZULO eta ORKATZATEGI 869.m (2025-06-04) Ekaineko lehen irteera erronka ziragarria, ametsetako toki liluragarria: Haitzulo. Araotz bidean, formazio berezia da Haitzulo; urak sortutako koba. Mila, gure laguna, izan dugu gidari. Taldean abiatu eta kobara heltzean, halako harridura sortu da…

APIRILA

sasoibide+: MAZMELA (2025-04-02) SALBURUA (2025-04-03) Apirileko egun ilun eta bustiarekin, Gasteizera hurbildu gara Salburua ezagutzera. Egindako berreskurapen lanak eta gero, Salburua gaur egun hezegune kontinentalik garrantzitsuenetakoa da bere ingurune geografikoan. Salburua bezalako hezegune batek balio eta funtzio ekologiko anitz ditu.…

sasoibide+: jarindo (895 m.)

Arratsalde bero honetan Jarindora joateko aukera egin dugu. Iaz, mendi horretara joatea erronka bat izan zen, gaur aldiz, toki ezaguna. Bidean itzal ederrak, pago motzak, zaharrak izan arren, zutik, askotariko formak, lurra orbelaz estalia… toki magikoa. Pagoak, izeiak, pinuak… arbolapea…

sasoibide+: bergaratik soraluzera

Eguraldi iragarpenak kaxkarrak eta plan aldaketa. Gaur, Bergaratik, Mekolalderantz, trenbide zaharretik. Gustura denak, arin arin; eta Osintxuraino joaten bagara? Proposamen berriari baiezkoa!Ederto. Zalantzarik gabe, aurrera! Bidean bagoaz, gozatuz: baserri ederrak, naturaren berdetasunaz, artelanez, paisaiaz… Bagenuen gure lagunaren jaioterrira etortzeko gogoa,…

sasoibide+: usako

Egun hauetako zaparradak eta gaurko eguraldi iragarkiak ikusita, Oñati aldera jotzea erabaki dugu. Oñatin, norantz? Uraren eragina onduen ikusiko dugun tokira, Usakora! Hau edertasuna! Harrituta, liluratuta, txundituta utzi gaitu presa inguruak. Ur-kantitatea, zarata… Ikuskizuna! Ederki asmatu du Usakora etortzea proposatu…

sasoibide+: ullibarri-ganboa

Udaberria loratzen ari den honetan, Ullibarri-Ganboara joatea aukeratu dugu. Lagun talde kopurutsua elkartu gara, ibilbide hori erakargarria den seinale. Giro polita, haize freskoa, eta gu pausu biziaz berehala Club Nautikora heldu gara. Ur hertzetik, belaontziak, olatutxoak, kostaldean gabiltzala ere pentsa…