sasoibide+: Meatzerreka auzoan

Monterron pasa eta gero, eskumara dagoen bidezidorretik (Meatzerreka dioena), aurrera. Bide estua, baso anitza, guretzat ezezaguna eta gustatu zaigun bidea. Meatzerrekan, Etxaldebarri baserriko bidean, aurrera. Inguru ezaguna, udaberria heldu dela nabarmentzen da. Loora joateko bidean, Ormaixio. San Kristobalera heldu, eta…

sasoibide+: Bedoñara

Biteritik abiatu, ospitalean Asuelako bidea hartu dugu. Zenbat norabide bertan… Ziorlako balkoirantz, Bakue, Andramarizuri, Kurtzetxiki… Guk Bedoñakoari ekin diogu. Ikuspegi ederrak, mendiak identifikatzea ariketa gustagarria (Aloña, Aitzgorri, Kurtzebarri…) Magalbe baserriaren hondarren parean pasa garenean, Malberen historia komentatu dugu («urak eta…

sasoibide+: Anporretara!

Aurrekoan Udalara eta gaur Anporretara. San Kristobaletik gora, bide luzean inongo markarik ez. Halako batean, zuri horiak eta dragoiarena ere agerian, aurrera egin eta seinale batean: Epeleko gaina, Itturritxipi gaina. Lubakien ondotik pasa, eta Anporretako gainera (Itturritxipi) heldu gara! Haize…

sasoibide+: Udalara

Udalatx mendiaren magalean, baserri giroko auzoa da Udala. Gustuko tokia guztiontzat, eta gaurkoan mendiko bidean gora joateko aukera egin dugu. Gorostiza auzoan gora, dragoiaz markatutakoari ekin diogu. Ustekabea, burdinazko egitura bidean. Hurbildu eta zuloa, leizea dirudi; sakona. Besaideko zigilua bistan…

sasoibide+: Urkulura!

Aretxabaletara heldu, eta han gure zain Andoni Uribeetxebarria, gaurko paseoaz gozatzen lagunduko digun gida. Bera Urkulu baserrian jaioa da eta ongi ezagutzen ditu bazterrak, bertako historia, ipuinak, errealitatea… Portasolen, Bainuetxera joan gara eta, handik gora Urkulurako bide naturala dena, Andonik…

sasoibide+: Lilaton, entrenamendua

#AurtenEreOn #Lilaton #LilatonVirtual #LilatonBirtuala #Berdintasuna #Igualdad Martxoaren 5ean egingo dugun Lilatonerako entrenamenduari ekin diogu. Monterronen hasi eta 5km oinez Jose Mª Arizmendiarreta plazaraino. Eguraldi aparta eta giro onean, aplikazioa martxan jarri, irteera tartekatua, eta aurrera! Martxa arina, gogotsu, aukeratutako ibilbideaz…

sasoibide+: Aretxabaleta-Portasol

Arratsalde eder honetan, Aretxabaletako Portasol auzoraino. XIXn mendean uretza (ur sufreduna) ematen zuten iturriak zeudela aprobetxatuz, bainuetxeak eraiki ziren Aretxabaletan. Ibarrakoak (1843an eraikia) 16 gela zituen eta Madrildik nobleak etortzen omen ziren bertan egonaldiak egitera. Portasol ezizena hartu zuen, Madrilgo…

sasoibide+: Miraballes

Miraballesera joateko Aretxabaletarantz, Deba gaineko zubi zaharretik pasa eta aurreko pistan gora abiatu gara. Aldapari neurria hartuta, Kurtzebarri, Kurtzetxiki eta… Muxibar azpikaldeko maldan, olibondo gazteak. Zenbat urte beharko dira Arrasateko olioa dastatzeko? Baserri aurreko ikusmira ederrak liluratuta utzi gaitu. Olandixon,…

sasoibide+: San Prudentzio

Deba ertzetik San Prudentziorantz, Etxezarreta parean, adar batean zintzilika, erlauntza galanta, erle asiatikoen babesa nonbait. Udaberria heldu aurretik kentzea komeni, zalantzarik gabe. Aurreko egunetako elurte eta euriteek erakargarria bihurtu dute Deba. Hari begira gustura; zer ote du uraren mugimenduak hain…