sasaoibide+: bitxigintza

Garagartzarantz, gure lagun Edurneri bisita egitera. Bidean, tentagarri Uribe Auzoko haur parkea; berri-berria dirudi, kolore biziak eta lurra… biguna! Ez zegoen horrelakorik gure ume garaian, ez.

Zilarrezko artisautza-tailerra. Eskuz, mimoz eta dedikazioz egindako pieza paregabeak, naturan inspiratuak, egilearen ikuspegi sortzailearekin. Argizari galduzko moldekatzearen teknikarekin zein teknika tradizionalekin eginak. (E. Erauskin)

Argizari galduzko moldekatzea teknika zer den argi azaldu digu Edurnek, eta artisautzaren meritu handiaz ohartzen gara. Teknika, lanabesak, sormena, diseinua… mundua!

Zilarra lantzeaz gain, pinturan ere makina bat saio egiten dituela agerian dago. Hor ere teknika eta motibo ezberdinak, sarri naturaren isla…

Etxe honetan artea txoko guztietan, taila lan ikusgarriak ere, horrelako piezak egiteko gaitasun berezia behar da, alajaina!

Adituak ez izan arren, taila horiek egiteko erabilitako zurak ere garrantzi berezia du, kolore, itxura, pisua… Mimo eta dedikazioa horrenbesteko barietate bila ibiltzeko, ez da txantxa!

Konturatu orduko, ilundu eta hoztu, aitzaki ona bueltakoa bixi-bixi egiteko! Eskerrik asko Edurne zure etxean eta tailertxoan hartu gaituzulako, oso interesgarria izan da. Eta kafe kikarak… ummm, hor ere artea!

INFORMAZIO OSAGARRIA

  • Katalogoa ikusteko 943 772 008 tfoa zure kontaktuetan gehitu, whatsapp mezu bat bidali eta automatikoki sarrera emango dizu (Arts&Crafts Store)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *