Erguineko igogailu berrien aitzakian, bertaraino hurbildu gara. Laster martxan egongo diren lau igogailu berriak ikusi eta, oinezkoendako Elizalde kalean gustura paseatu dugu. Ikusgarriak bertako kamelia arbolak, lorez beteta. «Erguin baserria/auzoa: Azkeneko jabea izan zen Ezkurra Zubizarreta familia. Etxe zaharra 1965.…
Categoría: Egindako irteerak
Udalatx mendiaren magalean, baserri giroko auzoa da Udala. Gustuko tokia guztiontzat, eta gaurkoan mendiko bidean gora joateko aukera egin dugu. Gorostiza auzoan gora, dragoiaz markatutakoari ekin diogu. Ustekabea, burdinazko egitura bidean. Hurbildu eta zuloa, leizea dirudi; sakona. Besaideko zigilua bistan…
Goiz argi honetan Garagartzarantz abiatu gara, basoko bidean aurrera. Aldapak eta langak aise pasa ditugu. Hori da sasoia lagunok! Auzoko etxartetik pasa eta plazara heldu, hor Carrarako marmol zuriaz eginiko LAMIA. Legendak aipatzen duen Kobaundiko lamiaren irudia ote da? “LAMIEN…
Aretxabaletara heldu, eta han gure zain Andoni Uribeetxebarria, gaurko paseoaz gozatzen lagunduko digun gida. Bera Urkulu baserrian jaioa da eta ongi ezagutzen ditu bazterrak, bertako historia, ipuinak, errealitatea… Portasolen, Bainuetxera joan gara eta, handik gora Urkulurako bide naturala dena, Andonik…
#AurtenEreOn #Lilaton #LilatonVirtual #LilatonBirtuala #Berdintasuna #Igualdad Monterron aurrean emozioak bor-bor. Lagunak elkartu, dena prestatu, telefonoa martxan… Dena prest irteteko! 17:00etan, hirunaka, launaka ekin diogu aurtengoari. Aupa neskak!! 5 kilometroko ibilaldia amaitzean, aplikazioari stop, egindakoari arretaz, komentarioak… POZA, SATISFAZIOA!!! Eta horren…
Lilatonen bezperan, giro ederraz eta gogotsu, ekin diogu entrenamenduari. Bukatzean, lasai, entrenamenduaren gora-beherak, denborak… komentatzeko parada. Eta salda hartzeko aukera ere, hortxe! Umore onean, ilusioz… biharko DENA PREST!! INFORMAZIO OSAGARRIA https://lilaton.es/eu/ https://goiena.eus/arrasate/1614877535487-sasoibidekoek-ere-bat-egingo-dute-lilatoi-birtualarekin
#AurtenEreOn #Lilaton #LilatonVirtual #LilatonBirtuala #Berdintasuna #Igualdad Martxoaren 5ean egingo dugun Lilatonerako entrenamenduari ekin diogu. Monterronen hasi eta 5km oinez Jose Mª Arizmendiarreta plazaraino. Eguraldi aparta eta giro onean, aplikazioa martxan jarri, irteera tartekatua, eta aurrera! Martxa arina, gogotsu, aukeratutako ibilbideaz…
Biteritik San Kristobalera eta hor Loora dagoen distantzia bistan, 600m besterik ez. Aurrera ba! Loo baserriaren ingurua lasaia, zaindua, hain polita da, pintore batek diseinatua dirudi. Migelek landareei buruzko azalpen interesgarriak eman dizkigu: erromeroa, atxaparra, berroa… Gaur ere zerbait ikasi…
Arratsalde eder honetan, Aretxabaletako Portasol auzoraino. XIXn mendean uretza (ur sufreduna) ematen zuten iturriak zeudela aprobetxatuz, bainuetxeak eraiki ziren Aretxabaletan. Ibarrakoak (1843an eraikia) 16 gela zituen eta Madrildik nobleak etortzen omen ziren bertan egonaldiak egitera. Portasol ezizena hartu zuen, Madrilgo…
Udaberria ate joka eta gu Etxezarretara. Aurreko terraza horietan, urtarrilean, udalak deituta, zuhaitz landaketa egin zen. Etxezarretako basoa indartu eta zabaltzeko ekimena, hain zuzen ere. Talaia honetatik begira, Arrasate, Epele, Bergarako muga, baserriak… Ikusmira paregabea! Etxezarretako basoan beherantz, eraikinen hondarrak,…
