Arrasaten pasiuen

Erguineko igogailu berrien aitzakian, bertaraino hurbildu gara. Laster martxan egongo diren lau igogailu berriak ikusi eta, oinezkoendako Elizalde kalean gustura paseatu dugu. Ikusgarriak bertako kamelia arbolak, lorez beteta.

«Erguin baserria/auzoa: Azkeneko jabea izan zen Ezkurra Zubizarreta familia. Etxe zaharra 1965. urtean bota zuten, eta Erguin berria egin zuten, baina hura 1994. urtean bota zuten Kalealdea kaleari bidea egiteko. Kale bati baserriaren izena jarri zioten, baina jendearen, erabileraren edo ohituraren poderioz, botatako baserriaren izena auzoak hartu zuen, eta egun, esaterako, Uribarriko eta Erguingo jaiak egun ezberdinetan ospatzen dira, auzo bi ezberdin izango balira bezala. Uribarri eta Erguin, bi izen eta auzo bakarra. » (eskola agenda 2017-2018 Arrasate)

Uribarriko parrokia: Ezagutu dugu 1309az geroztik; lau bider konpondu dute. Lau etapatan eraiki zuten. Azkena izan da joan zen mendean; dorrea egin zuten. Peña Santiagoren arabera: «Gotiko garaiko bukaerako eliza da, eta erromatar aurrealdea du, oso interesgarria» (Uribarri: Auzo baten historia. 10.or.)

Kanposantuko esparru-ingurua 1812an eraiki zuten. Hor dagoen pontea edo bataiarria oso zaharra da, lehen eliza barruan zegoen eta hor bataiatu dituzte auzoan jaio diren gehienak. (Uribarri: Auzo baten historia. 16.or.)

Uribarriko irudia (etxeko bildumatik)

Hor aspaldiko irudia; auzoaren aldaketa nabarmena da, baina eliza, lehengo eskola (gaur Arizmendi Ikastolan integratuta)… berdintsu mantentzen dira.

Paseoaren bukaeran, Etxaluzen, salda hartzera joan gara. Begirada Adia, Arrasaten abian jarri behar den ekimena azaldu digute Eiderrek eta Anak. Interesgarria eta onuragarria iruditu zaigu. Ea gauzatu eta indartzen dugun guztion artean.

INFORMAZIO OSAGARRIA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *