«Ziorlako balkoira»

Ziorlako balkoia sarri entzun eta joateko irrikaz zegoen zenbait, sukaldeko leihotik ikurrina ikusten baina bidea ezagutu ez… Heldu da eguna, goazen ba!

Biteritik abiatu, ospitalera eta Etxazuritik gora, ezkerrerantz, Andra Mari Zuriko bidea hartu Asuelaraino. Bidean, iturriaren ondoan malagaztaina izena, jarri berria dago. Inguruko toponimoak berreskuratze lan interesgarria egiten ari dira auzoko bi lagun. Horra, emaitzetariko bat. Bejondeizuela!

(Zaldibar auzoko toponimia gal ez dadin lanean ari dira. Joseba Garitaonandia arrasatearrarena da ekimena eta Josu Uriarte Polvora-rena, berriz, kartelak egiteko ardura. Zaldibar guneko lekuen izenak ezagutarazteko asmoz, lau kartel jarri dituzte jada, eta epe motzean beste lau jartzea ere aurreikusten dute. Eneko Azurmendi 2021-01-12 15:02 Goiena)

Lainotuta egon arren, panoramika ederra da. Mendiak identifikatu, auzoak, eraikinak… argazkiak atera eta beherantz abiatu.

Beherako bidea pinudi batetik hasieran, hariztia gero eta azkenik landare eta zuhaixka arinagoak. Bide bukaera aldera, Aranguren baserri ederraren ondotik.

Gaurko irteera eder horren bukaera aldera, Mojategitik, guretzat toki kuttuna. Lagunak agurtu hurrengo bi astetan jai hatuko baitugu. Ongi izan, eta BIDEA EGINEZ GOZATU!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://goiena.eus/arrasate/1613403650957-zaldibar-auzoko-toponimia-aintzat-hartzen-duen-beste-hiru-kartel-jarri-dituzte

https://goiena.eus/arrasate/1610100266074-joseba-garitaonandia-inportantea-da-norbere-herriko-lekuen-izenak-jakitea

http://arrasate.eus/ezagutu Udalaren eskaintza interesgarria: bisita gidatuak, kobazuloak ezagutu eta ipar martxa.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *