Musika zaleak, ibiltariak, eta lagunartea gustukoa duten gure bederatzi lagunok, Arantzazurantz abiatu dira. Giro aparta eta inguru ikusgarri horretan, musikaz ere gozatzeko prest. Txistulariaren abileziaz eta haren gaztetasunaz harrituta, Egeria taldeko neskekin ere liluratuta, ezin gehiago eskatu. Gustura baina gusturago…
Categoría: Egindako irteerak
Abuztuak 5, Andra Mari Zuri eguna eta Bedoñako baselizara joateko zita egin dugu. Mendiko bidean gora, ospitaletik Asuelara, eta han Txaetako bidean aurrera. Bertara heldu ala, oñatiar, bedoñatar… tarteka ezagun asko, eta kanpaitxoak deitzean, poliki poliki guztiok barrenera. Apaizak, gaurkoan…
Datorren astean Andra Mari Zuri eguna eta hori aitzakiatzat hartuaz, bagoaz taldean Bedoñako baselizaraino. Urkulu errekaren ibilguan dagoen haran bukolikoko bizilagunak, abuztuaren 5ean, ermita ezkutu horretan elkartuko dira, bertan egiten den elizkizun bakarrerako. Baselizara heldu eta bertako jabeak, Benitok, atea…
Aurten, iaz hasitako erronkari jarraipena emateko, Antiorantz abiatu gara. Ilusioz eta euritarako prest, guztiaren beharrean izango gara eta. Antiora heldu, eta han Fermin Lopetegi gure zain, iaz bezalaxe. Baseliza zabaldu, eta gustura entzun ditugu haren azalpenak; memoria berreskuratzeko aproposak zenbait…
Debatik Mutrikura oinez, itsas ertzetik. Atsegina! Gure lagun Jose Antoniori esker, Jasokundeko Andre Mariaren eliza ikusteko aukera izan dugu, neoklasikoa da eraikina. Harrituta haren tamainaz eta aldareen estiloagatik (1968an berriztua). Oso preziatua den Zurbaranen irudia ere ikusteko aukera izan dugu.…
Iñigo Arregiren obra gertutik ezagutu nahian, hirigunetik Epeleraino! Gaurko giro beroaz, Epele galdaragintzaraino joateko biderik egokiena erreka bazterrekoa, paseo marítimo deritzoguna (jejeje). Hori bide berria gu guztiontzat, eta atsegina! (Besaideko irteera batean ikasitakoa!) Etxe txikien ondoko sarreratik sartu, Arrasateko hondartza…
Ospital ostetik gora, naturaren indarra, zaindutako loreak eta berez datozenak, guztiak erakargarriak. Andra Mari Zuriko bideko itzala eta freskura gustura hartu ditugu gaurkoan; egun beroa dator eta naturak eskaintzen digun babesean atsegin. Baseliza ikusterik ez dugu lortu oraindik, sarrailatik begira…
Igoerarako giro aparta, lainotua, beraz, gaurkoan eguzkiaren beldurrik gabe. Halako itxura zeukan, baina lainoa gero eta itxiagoa eta buruak babestu beharrean aurkitu gara. Zaldiak, aldiz, gustura! Heldu garela dirudi! Ermitan hartu dugu babesa, eta une baten lainoak kinu bat egin,…
Arrasaten Garagartza, Oñatin antzerakoa, Garagaltza, bitxia! Goazen ba. Kanposantutik gertu, auzoko baserrien zerrenda, kartel txukun eta argi batean. Hasera atsegina. Aurrerago porlanezko horma luze bat, askotariko mezuaz josita; entretenimendua izan du horiek guztiak idatzi dituenak, alajaina! Irakurri gabe ezin pasa,…
Arratsalde beroa; sargori izan arren, ura motxilan hartu eta aldapan gora abiatu gara. Erritmo egokia hartu, sarri-sarri hidratatu, itzalean gelditu… hori guztia, beroari aurre egiteko lagungarria. Kurtzetxikiko igoeran bista ederrez gozatzea, naturala; berreskuratu duten elurzulora hurbiltzean, harritu egin gaitu haren…