garagaltza, oñatin

Goiz fresko honetan, eskuak poltsikoan, Oñatirantz. Behelainoa egon arren, panorama ikusgarria sumatzen da. Eguzkiaren epelak argitzen lagunduko du.

Eli, oñatiarra izanik, ederki asko ezagutzen ditu inguruko bazterrak, eta hor, hasieratik, gustura entzun dugu kontatzeko zituenak: bertako ohiturak, pertsona esanguratsuen kontuak, San Juan ermitarenak… Eskertzekoa da, gertu gertukoen bizipen eta ezagutza konpartitzeko jarrera, txalogarria.

Aurrean daukagun ikusmira ederrez, gure begiak ezin ase; film baten barruan gaudela dirudi.

Mendiak, zelaiak, baserriak, behelainoa jolasean, udazkena ere hostoak gorritzen hasia… Pake lekua, arnasa lasai hartu eta goza dezagun momentua!

Gure seme-alabak, uda partean, sarritan bisitatuko putzura heldu gara, Usakora. Aurtengo lehortea kontuan izanik, zeharo harrituta utzi gaitu horrenbeste ura ikusteak. Uraz gain, ingurua, toki atsegina, aparta da! Erraz imagina ditzakegu hemen gure gazteak uretara saltatzen, bainuan, algaraka, jostatzen… disfrutatzen. Geuretzako ere, ez da txarra! Udaberri aldera, euri nahikoa egin eta gero, berriz hona bueltatzea proposatu egin du norbaitek, ikusgarria izango da orduan ere!

Gaurko ibilbide ederra prestatzeagatik, eskerrik asko Marije eta Idoiari.

INFORMAZIO OSAGARRIA

E. Alzolak eskuratutako informazioa

https://blogak.goiena.eus/sasoibide/2022/06/02/onati-garagaltza-auzoari-itzulia/

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *