bixi-bizi tailerra II

GIKAI (Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza) ikasleak izan ditugu gaurkoan tailer horretako gidariak. Indarra lantzeko etxean eskura dauzkagun tresnak erabiltzea izan da gaurko berezitasun bat. Saiatu gara, proposatutakoak egin eta gustura. Gure eskerrik beroenak gure gidariak izan diren ikasleentzat: Daniel…

sasoibide+: edertek, garagartza

Giro ederraz eta eguzkitan abiatu gara, baina bidea moztuta aurkitu dugu; Bergarako epaitegiaren sententziak babesten omen du pertsonen pasorako bidea moztuta edukitzea. Udalako bidera irten eta aurrerago, ezkerrera, garagartzarako bidea. Arteagara heldu eta aurrera, AHTren plataformaraino. Aldapa handiak, baina neurria…

sasoibide+: aramaioko barajuen

Aramaio haraneko elizaterik zaharrena izan liteke Barajuen, bertakoek Bajon deritzote (wikipedia). Gidari berezia gaurkoan, Marije aramaioarra. Aramaiotik abiatu, aldapan gora, pistatik eta arte arbola ederren artean. Tarteka, egur landuaz eginiko zenbait irudi hala nola, etxeen izenak, arbola azpiko banku, bestelako…

bixi-bizi tailerra

GIKAI (Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza) ikasleak izan ditugu gaurkoan tailer horretako gidariak. Proziozepzioa lantzea izango da helburu nagusia, hau da oreka eta koordinazioa bereziki. Oso zentzu garrantzitsua gure bizitzaren kalitatean, berari esker erorketak ekiditu ahal izango ditugu eta. Beraz,…

sasaoibide+: bitxigintza

Garagartzarantz, gure lagun Edurneri bisita egitera. Bidean, tentagarri Uribe Auzoko haur parkea; berri-berria dirudi, kolore biziak eta lurra… biguna! Ez zegoen horrelakorik gure ume garaian, ez. Zilarrezko artisautza-tailerra. Eskuz, mimoz eta dedikazioz egindako pieza paregabeak, naturan inspiratuak, egilearen ikuspegi sortzailearekin.…

guggenheim, 25 urte

Museoaren 25 urte ospatzera Bilbora hurbildu gara, eta kafetxoa hartzearen aitzakian, San Mameseko kafetegian sartu. Askori, futbol zaleak ez izan arren, espazio berezia iruditu zaigu, eta bezero baten azalpen bitxiak gustura entzun ditugu. Museorantz, paseo polita doña casilda parketik, turisten…

garagaltza, oñatin

Goiz fresko honetan, eskuak poltsikoan, Oñatirantz. Behelainoa egon arren, panorama ikusgarria sumatzen da. Eguzkiaren epelak argitzen lagunduko du. Eli, oñatiarra izanik, ederki asko ezagutzen ditu inguruko bazterrak, eta hor, hasieratik, gustura entzun dugu kontatzeko zituenak: bertako ohiturak, pertsona esanguratsuen kontuak,…