«Bakardadeen aurrean… Gipuzkoa, harremanen lurraldea “. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin batera antolatutako “HARIAK KANTUZ” Gabonetako ekitaldi artistiko-musikalaren II. edizioa ospatu da. Aurten, abesbatzen emanaldiez gain, “Hariak” mikro-antzerkiaren aurkezpena, proiekturako berariaz sortutako lan originala. Gainera, arratsaldeko 17:00tik…
Categoría: 2023 / 2024
Gorbeiaren hegoaldeko mazelak lautadarekin bat egiten duen lekuan dago Euskal Buztingintzaren Museoa, Olleriasen, Elosuan (Araba). Blanka Gomez de Segura atarian dago, gure zain. Labea erakutsi digu, dorre bat da, lau angelukoa. Bederatzi metro garai da, eta lau bider lau metro…
Jostunen eguna dela eta, guk gaur, Oñatiko Santa Luziara bisitan (Berezao auzoan). Santa Luzia eguna abenduaren 13an Luzia Sirakusakoaren omenez ospatzen den jaia da, bereziki Italian eta Eskandinavian. Euskal Herrian ere biziki ospatzen da: ohikoa da emakumeen lagun-taldeak egun horretan…
Eguraldi bustia izan arren, bagoaz Miraballes baserrirantz. Aterki, txapel, makil… eta lagunez inguratuta. Olandioko bidean obra dezente: bidea zabaltzen, aparkaleku berriak atontzen… makinaria ugari. Orbela ugari bidean, eta Miraballesen irudia hor aurrean, beti bezain dotorea. Zelako ikusmira ederra begi aurrean…
Antzuolara joatea otu zaigu gaurkoan. Bergaratik abiatu, trenbide zaharretik, eta Milak, gure lagunak gidatuko gaitu, bai horixe! Bergara, bada, estrategikoa zen. Trenbideen bidegurutzea zen. Mekolalde zen ardatza, eta bertatik bi trenbide abiatzen ziren. Beraz, bi tren geltoki zeuden Bergaran: goikoa…
Arratsalde euritsua gaurkoa, hala ere, aterkia hartu, ongi jantzi eta lagunekin paseatzera. Gaurko aukera, Urkulura! Aretxabaletako Portasol auzotik, bainu etxetik gora doan bidetik, Urkuluraino igo eta gero, buelta osoa egitea erabaki dugu. Eta saria ere jaso dugu: atertu du, hodeiek…
GIKAIko ikasleak, beraien azterketak egin eta gero, guretzako prestatu duten saiorako gertu. Hor gure gidari izango direnak: Ander, Jon, Borja, Danel, Iker eta Peru. Gaurko saiakeraren helburua oreka eta koordinazioa lantzea da, beraz, horretarako lagungarria den dinamika aurkeztu digute. Taldeka,…
Gertu daukagu Elorregi, San Prudentzio, eta sarritan joaten gara bertara; askotan, gure helmuga izaten da, errotondaraino heltzea. Heldu eta buelta, Arrasaterantz. Baina gaurkoan auzora hurbiltzea da gure helburua. Bertaratzea. Eta horretarako, Marije izango da gure gidaria Elorregidomiñena etxea. Laukizuzen erako…
Arantzazura autobusean heldu, Iturrigorrirantz abiatu hala, UDAZKENAren ongi etorria sentitzen dugu. Orbelaz estalitako bideak, hori kolorearen paleta osoa ikusgai; goroldioa, kolore berde bizia, harro-harro, enborren babesa, itxura leun-leuna du… Usaina ere berezia, orbelarena, lurraren hezetasunarena, perretxikoena… Entzumenak ere soinu bereziak…