sasoibide+: santa luzia, oñati

Jostunen eguna dela eta, guk gaur, Oñatiko Santa Luziara bisitan (Berezao auzoan). Santa Luzia eguna abenduaren 13an Luzia Sirakusakoaren omenez ospatzen den jaia da, bereziki Italian eta Eskandinavian. Euskal Herrian ere biziki ospatzen da: ohikoa da emakumeen lagun-taldeak egun horretan bildu eta elkarrekin afaltzea… (wikipedia)

Santa Luzia ermita gaur zabalik, eta etenik gabeko bisitaldiak egunean zehar. Loreak eta kandela ugari. Lehen igandero egiten zen meza. Gaur, ordea, bakarra ospatzen da, abenduaren 13an, Santa Luzia egunean. (turismoa.euskadi.eus)

Paseo erosoa euripean. Baratzean, kalabaza uzta ugaria, ganbara fresko eta ilun batera eramateko zain. Belar bolen kolore deigarriak harritu eta gustatu egin zaigu, bularreko minbizia ezagutu dutenentzat, keinu konplizea nonbait. Eta orain, udazken kolore bereziaz, pago arbolaz osatutako hesiaren ondotik; ez dira horrelako asko ikusten, eta oraindik harrigarria egiten zaigu, bai horixe.

Oñati herrian gabon kutsuko apaingarriak nonahi, argiak… Txokolate kikara bat hartu gabe ezin agur esan gaurko bisitan, beti bezala lagunarteko goxoan.

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://eu.wikipedia.org/wiki/Santa_Luzia_eguna

https://turismoa.euskadi.eus/aa30-12375/eu/contenidos/h_cultura_y_patrimonio/0000012890_h5_rec_turismo/eu_12890/12890-ficha2.html

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *