Gaurko helmuga, gehienentzat ezezaguna zen. Autobusean sartu, eta erantzunik gabeko galderak: nora goaz, Gipuzkoa aldera? Bizkairantz? Nafarroara, agian? Misterioa, Oiartzunera heltzerakoan argitu da. Talde bat geologia museora, Luberrira. Bestea berriz, Arditurriko meategira. Aiako Harria Parke Naturaleko sarbideetako batean, mendigunearen baldintza…
Categoría: 2023 / 2024
Gasteizko mendien artean gailur ezagunik bada, Santakuruzgana izango da horietako bat, zalantza barik. Izan ere, gutxi izango dira mendi hau igo ez duten gasteiztarrak. Olarizu izenez ere ezaguna, gailur erraz eta atsegina da eta harrizko gurutzea dauka gainean. Irailaren 12an,…
Egun hauetako euriek bukatzear daudela dirudi, hala ere laino ilunen mehatxua hor presente. Ea gaurkoan libratzen garen! Ospitaletik Asuelara, hor aldapan gora, eta ezkerretara dagoen pistatik aurrera. Anboto, Udalaitz… ikusmira liluragarriaz gozatuz, beste pista batekin elkartu arte, eta gorantz jarraitu.…
Eguraldi iragarpenak kaxkarrak eta plan aldaketa. Gaur, Bergaratik, Mekolalderantz, trenbide zaharretik. Gustura denak, arin arin; eta Osintxuraino joaten bagara? Proposamen berriari baiezkoa!Ederto. Zalantzarik gabe, aurrera! Bidean bagoaz, gozatuz: baserri ederrak, naturaren berdetasunaz, artelanez, paisaiaz… Bagenuen gure lagunaren jaioterrira etortzeko gogoa,…
Ibaiertzean landare espezie askotarikoak biltzen dira, zuhaixkak eta zuhaitzak, baita hainbat belar mota eta ihiak. Horien artean zenbait ezustekoak ikusi ditugu: Zerrajeraren ondoan, kiwiaren landarea deskubritu dugu, haratago pikondoa, sasimahatsa, hurritza… Ibaiertza landare aniztasunaren gertuko erakusleihoa da, eta Lens programari…
Egun hauetako zaparradak eta gaurko eguraldi iragarkiak ikusita, Oñati aldera jotzea erabaki dugu. Oñatin, norantz? Uraren eragina onduen ikusiko dugun tokira, Usakora! Hau edertasuna! Harrituta, liluratuta, txundituta utzi gaitu presa inguruak. Ur-kantitatea, zarata… Ikuskizuna! Ederki asmatu du Usakora etortzea proposatu…
Sasoibideko lagunek, aurten ere Minbiziaren Aurkako Martxan parte hartzeko Donostiara hurbildu dira. Han beste arrasatear batzurekin elkartu dira, umore onean. Hara! Hiriko alkatea, Eneko Goia, beraiengana gerturatu eta argazkia egiteko aprobetxatu dute! Martxa hauek zenbait helburu dituzte: gaixotasunaren ikusgarritasuna, elkarrekin…
V Argazki Lehiaketan parte hartzea errazteko, eta argazki praktikak egiten bidelagun izateko, Migel etorri zaigu. Bere proposamenak jarraituz froga batzuk egin ditugu, zalantzak argitu eta ideiak sortu. Ea ba lehiaketaren emaitzetan igartzen den. Gaurko giroa egokia izan da Lootik eta…
Udaberria loratzen ari den honetan, Ullibarri-Ganboara joatea aukeratu dugu. Lagun talde kopurutsua elkartu gara, ibilbide hori erakargarria den seinale. Giro polita, haize freskoa, eta gu pausu biziaz berehala Club Nautikora heldu gara. Ur hertzetik, belaontziak, olatutxoak, kostaldean gabiltzala ere pentsa…
Elorrio, etxetik gertu eta gure bi lagunek, Angelines eta Edurnek, ibilbide interesgarria prestatu digute. Autobusetik jaitsi ala, Bilboko kaleetan dagoen galtzadarria ezagutu dugu, irudi berbera, bitxia hemen aurkitzea. Bidean gora, baserri, zelai artean, Argiñetako nekropolira heldu arte. Han, Edurneri iaz…