urte berrian, kurtzetxikira!

Urte berriari ongietorria mendi tontorrean egiten diote askok, guk ere antzeko zerbait egitea pentsatu dugu. Mende erditik gorako tradizioari jarraiki, eskualde bakoitzeko mendigoizaleek inguruko mendietako maldetan gora hasiko dira. (Berria). Ospakizunerako, motxiletan gutiziaren bat sartu, eta lagunartean, alai, ilusioz, jostari,…

asteazkenean, ordiziara!

Gipuzkoan azokarik ezaguna eta barazkien prezioetan erreferentea, Ordiziakoa da; asteazkenetan egiten da, eta gaur gertutik ezagutzera bertaratu gara. Espazio berezia (1925), altuera handiko zutabeak, jauregiz inguratua… Hor aurrean, txukun eta dotore jarritako mahaietan, denetariko barazki ederrak; horien artean mihura, gertu-gertu…

bixi-bizi tailerra II

GIKAI (Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza) ikasleak izan ditugu gaurkoan tailer horretako gidariak. Indarra lantzeko etxean eskura dauzkagun tresnak erabiltzea izan da gaurko berezitasun bat. Saiatu gara, proposatutakoak egin eta gustura. Gure eskerrik beroenak gure gidariak izan diren ikasleentzat: Daniel…

sasoibide+: edertek, garagartza

Giro ederraz eta eguzkitan abiatu gara, baina bidea moztuta aurkitu dugu; Bergarako epaitegiaren sententziak babesten omen du pertsonen pasorako bidea moztuta edukitzea. Udalako bidera irten eta aurrerago, ezkerrera, garagartzarako bidea. Arteagara heldu eta aurrera, AHTren plataformaraino. Aldapa handiak, baina neurria…

sasoibide+: aramaioko barajuen

Aramaio haraneko elizaterik zaharrena izan liteke Barajuen, bertakoek Bajon deritzote (wikipedia). Gidari berezia gaurkoan, Marije aramaioarra. Aramaiotik abiatu, aldapan gora, pistatik eta arte arbola ederren artean. Tarteka, egur landuaz eginiko zenbait irudi hala nola, etxeen izenak, arbola azpiko banku, bestelako…

bixi-bizi tailerra

GIKAI (Gizarte eta kirol animazioaren irakaskuntza) ikasleak izan ditugu gaurkoan tailer horretako gidariak. Proziozepzioa lantzea izango da helburu nagusia, hau da oreka eta koordinazioa bereziki. Oso zentzu garrantzitsua gure bizitzaren kalitatean, berari esker erorketak ekiditu ahal izango ditugu eta. Beraz,…