Arrasaten Garagartza, Oñatin antzerakoa, Garagaltza, bitxia! Goazen ba. Kanposantutik gertu, auzoko baserrien zerrenda, kartel txukun eta argi batean. Hasera atsegina. Aurrerago porlanezko horma luze bat, askotariko mezuaz josita; entretenimendua izan du horiek guztiak idatzi dituenak, alajaina! Irakurri gabe ezin pasa,…
Categoría: 2021 / 2022
Arratsalde beroa; sargori izan arren, ura motxilan hartu eta aldapan gora abiatu gara. Erritmo egokia hartu, sarri-sarri hidratatu, itzalean gelditu… hori guztia, beroari aurre egiteko lagungarria. Kurtzetxikiko igoeran bista ederrez gozatzea, naturala; berreskuratu duten elurzulora hurbiltzean, harritu egin gaitu haren…
Aretxabaletako Portasoletik bainuetxera, eta hortik, aldapan gora, Urkulurantz. Urkuluko urtegia Gipuzkoako lurralde historikoaren barnealdean dago, Aretxabaletatik kilometro gutxira eta Kurtzebarri (1.146 m) mendiaren magalean. Inguru natural horretan aurkitzen dute babesa hainbat hegazti espeziek. Urtegiaren edukiera: 10.000.000 m³. (turismo.euskadi.eus) Bidean, Otalora…
Gaur, Ullibarri Ganboako urtegitik dagoen ibilbidea egitera abiatu gara. Zotina kentzeko moduko ingurunea, ederra, adin eta egoera fisiko guztietarako egokia. Klub Nautikoa, 1963an sortua, leku pribilegiatu batean dago, Gasteiztik 15 km-ra. Bide txukuna, laua eta paisaia ederra. Udaberria ageri-agerian, askotariko…
Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan dugu. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatzen da, lehendabizi dokumentala ikusi eta Interpretazio Gunea bisitatuz. Herrigunetik hasita, Salbador ermita, lubakietara hurbildu…
Gaurko beroaren ostean, freskagarria zein gustura!! INFORMAZIO OSAGARRIA https://www.euskadi.eus/app/ondarea/arkeologia-ondarea/santa-luzia-baseliza/ermita/elorrio/-iguria/fichaconsulta/60820&origen=MOSAICO&pagina=1 https://proba-itziar.webnode.es/edificios/patrimonio-inmueble/ermitas/santa-lucia/
Gaur bertatik bertara, Monterronetik hasi eta herriko bira egitera abiatu gara. Lagunarteko atsegina, eguraldia ere, gozagarria. Erreka bazterreko kala horien jatorria Uribe baserriko baratza izango da, seguru, lora ederrak izaten ohi ziren bertakoak eta, dio gure lagun Marijek. Egia esan,…
San Joxepetik gora, Deba ondoko baratzari begiradatxo bat, lorategi bat dirudi! Aurrera, eta zubitik pasa harrobirantz. Hemen, Arrasateko balkoia deitzen diogun tokira heldu, eta gaurkoan ere bertako ikuspegiaz liluratuta. Bidean aurrera, basoan egin den garbiketaz harritua, makina bat lan egin…
Besaide edo Betsaide mendi txikia da, itsas mailatik 564 metrora. Oso leku berezia da, Euskal Herriko hiru probintziek puntu horretan bat egiten dutelako, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak hain zuzen ere. Guk, gure hiru lagunei esker, Udala auzoraino autoz igo gara, handik…