arrasateko balkoia eta oinarrizko lanbide heziketa

San Joxepetik gora, Deba ondoko baratzari begiradatxo bat, lorategi bat dirudi! Aurrera, eta zubitik pasa harrobirantz.

Hemen, Arrasateko balkoia deitzen diogun tokira heldu, eta gaurkoan ere bertako ikuspegiaz liluratuta.

Bidean aurrera, basoan egin den garbiketaz harritua, makina bat lan egin dute norbaitzuk! Harlauza galantak, kartel bereziak, txukun-txukunak, Lakre eta Balduenpoto, guretzat izen ezezagunak, toponimoak izango direla pentsatuz, ongi deritzogu horrela adieraztea. Paseatzeko inguru zaindua eta atsegina. Errepikatzeko modukoa!

Oinarrizko Lanbide Heziketa irakasten den espaziora hurbildu gara. Sartu ala, dagoen karteldegiak gure arreta erakarri du: kartel bereziak, irudi eta mezu esanguratsuekin; hemen, hormak ere helburu jakin baten zerbitzura. Oinarrizko Lanbide, Arizmendi Ikastolak 1990etik eskaintzen duen aukera da. Programa hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua eskuratu ez duten 16-18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. (www.arizmendi.eus)

Aitor Guridik goxo-goxo hartu gaitu, eta beraien jardueraren ezaugarriak azaldu. Egun, Eraikinen Mantentze-lanak eta Sukaldaritza moduluak lantzen dituzte. Bigarren urtean bukaeran, praktikak egiten dituzte, eta nahi izanez gero ikasleek jarrai dezakete hurrengo mailako ikasketak.

Aitorren esperientzia zabala da eta bere jarrera bihozbera, guztiok sumatu dugu HEZITZAILEA dela, edonork aukeratuko lukeen irakaslea. Gaur zure jarduna entzutea ikasgaia izan da guretzat ere. Bejondeizula lagun!

INFORMAZIO OSAGARRIA

http://www.arizmendi.eus/eu/eskaintza/lanbide-heziketa/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *