lehen laguntzak, tailerra

Arizmendi Ikastolako Erizaintzako ikasleek antolatutako Lehen Laguntzak tailerrean parte hartzeko aukera gaurkoan. Askotariko gaiak landu ditugu: Ergonomia eta Traumatismoak batetik, Zauriak eta Erredurak bestetik, eta azkenik, RCP, OVACE eta Konbultsioak. Atal bakoitzeko ezagutza teorikoaz gain, praktika gidatuak egiteko aukera ere…

sasoibide+: bergara

Bergarako hiru lagun taldean, eta gaur zuen herria ezagutzera. Goazen ba Bergarara!! Gure lagunei esker, Bergara hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, zenbat historia eta edertasuna kale artean! Berriz ere bueltatuko gara honetaz guztiaz gozatzeko eta… txoko berriak aurkitzeko. Bejondeizuela Mila,…

sasoibide+: kurtzetxiki inguruan

Kurtzetxikirantz abiatu, eta mendi aldera, eskumarantz ikurriña ikusi dugu. Kuriositatea sortu zaigu, Idoiak hango bidea erakutsiko digula esan eta horrela, gaurko helmuga aldatu egin dugu, toki ezezaguna baitugu. Haritza baserritik gora, bide zabalean aurrera. Sanjose loreak banaka, iratze arrak indartsu,…

oñati

Euskal Herriko hiribildu monumentalenetako bat da, eta ‘euskal toledo‘ ere deitzen zaiola entzuna da. Dotorea eta bikaina, bere kaleek estilo arkitektoniko eta artistikoen erakusketa bat osatzen dute. Guztiok ezagutzen dugun Oñatira etorri gara, turista begiradaz, bisitaz gozatzera! Txokolateixia Interpretazio Zentrua…

osasun gomendioak, garagartza

Bi lagun berezi etorri zaizkigu gaur, Marta Buil eta Jose Ramón Bardeci, biak Osakidetzako erizainak, osasun komunitarioan eragileak. Ongi etorriak! Eguraldi hezea gaurkoa, abia gaitezen, ba, Garagartzarantz. Garagartzako eliza atarian babestu gara, eta erizainei arretaz entzuteko prest. Gai interesgarria gaurkoa,…

sasoibide+: andra mari zuri

Atzoko hego haizearekin heldu zen basamortuko hautsa, gorria, auto horretan nabarmen. Ospitaletik gora, Asuelaraino eta han Andra mari zuriren ermitarako bidea hartu dugu; bide erraza, konturatu orduko bertara heldu gara. Oñatiko Zubillaga auzotik gertu, baina izatez Arrasateko Bedoña auzoko lurrak…

salturri

Zubipean, lastozko habian, katu pare bat, goxo-goxo! Guk, Bizkai etorbidean gora, Meatz-erreka parean errepidea gurutzatu eta Salturri baserrirako bidea hartu dugu. Debagoienan oraindik bizirik dirauten baserririk adierazgarrienetarikoa, zaharrenetariko bat Salturri da. Leiho bikoitz bat du eta arku zorrotzek Erdi Aroko…

sasoibide+: oro auzoa

Aretxabaletako Oro auzorantz abiatu gara, kanposantu ondotik aldapan gora. Bertako elementu arkitektonikoei aipamena egin, eta Edurnek jarraian aipu literarioa eskeini digu: Ane Odriozolaren trilogia gomendagarria (nobela beltza), Gibolaren ingurukoa hain zuzen. El secreto de Gibola, La sombra de Gibola eta…