sasoibide+: kurtzetxiki inguruan

Kurtzetxikirantz abiatu, eta mendi aldera, eskumarantz ikurriña ikusi dugu. Kuriositatea sortu zaigu, Idoiak hango bidea erakutsiko digula esan eta horrela, gaurko helmuga aldatu egin dugu, toki ezezaguna baitugu.

Haritza baserritik gora, bide zabalean aurrera. Sanjose loreak banaka, iratze arrak indartsu, zuhaitzak, lokatz apur bat, Arrasateko bista berriak…

Baso zaharra, garbiketa eta txukunketa lanetan dabiltza; hor, urrutitik ikusi dugun ikurriña eta ingurua polito jarrita. Norbaitentzako toki kutuna nonbait, eta ondorioz zaindua. Lakre eta Balduenpoto inguruan dauden antzerako hareharrizko harlauza handiak ere bertan, jabe berdina ote dute?

Gaurko paseoa ere ederra eta erraza izan da, egun eguzkitsuetarako gerizpe freskoa eskaintzen duena; marka berde-zuriak bidean. Hurrengoetarako, guretzat Idoiak erakutsitako bidea izango da, beraz, Idoiaren bidea (jeje).

Ospitaletik gertu, sagar arbola ederra eta fruituaz hartuko duen pisuari aurre egiten laguntzeko, jada erremedioa jarrita. Bejondeizuela!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/pr-gi-91-erregebidea-bedona

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *