osasun gomendioak, garagartza

Bi lagun berezi etorri zaizkigu gaur, Marta Buil eta Jose Ramón Bardeci, biak Osakidetzako erizainak, osasun komunitarioan eragileak. Ongi etorriak! Eguraldi hezea gaurkoa, abia gaitezen, ba, Garagartzarantz.

Garagartzako eliza atarian babestu gara, eta erizainei arretaz entzuteko prest.

Gai interesgarria gaurkoa, erorikoak ekiditea; jakina da adinekoengan zelako eragina duen jausteak eta ezinbestekoa dugula arriskuak saihestea. Beraz, ongi etorriak gomendioak.

Bizitza bidaia bat da! Ez utzi eroriko batek hura bizitzen eragoztea. Eman diguten triptikoaren izenburua da. Gomendioak argiak dira, arretaz entzun eta kontuan hartzen saiatu beharko genuke. Jarraian, horien arteko batzuk.

Erorikoei aurrea hartzeko gakoak: Elikadura. Ariketa fisikoa. Ikusmena eta entzumena zaintzea. Oinetako egokiak erabiltzea. Botikak ondo erabiltzea. Horrez gain, Zainketak etxean eta Zainketak kalean. Zer egin behar dut eroriz gero? Azalpenen ostean, kezkak eta zalantzak argitu dira eta bestelako adibide eta esperientziak partekatu ditugu. Txalo bero batekin eskertu diegu saioa.

Elenaren urtebetetzea alaiki ospatu, eta euripean pausu biziaz ikastolarantz abiatu gara, salda beroaren esperantzan. Eskerrik asko, Marta eta Joserra! Berriz ere gustura hartuko dugu zuen bisita eta osasun gomendioak. Laster arte!!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *