Ospital ostetik gora, naturaren indarra, zaindutako loreak eta berez datozenak, guztiak erakargarriak.
Andra Mari Zuriko bideko itzala eta freskura gustura hartu ditugu gaurkoan; egun beroa dator eta naturak eskaintzen digun babesean atsegin.
M.J. M.J. M.J.
Baseliza ikusterik ez dugu lortu oraindik, sarrailatik begira saiatzen gara, baina ez dugu esperantzarik galdu! Gaurkoan pozgarria ere badago, Feli gure lagunaren urtebetetzea ospatzea, 87 urte dotoreak. Guretzat eredugarriak bere umore, alaitasuna eta parte hartzeko grina, adibide gisa, aurten Lilaton karrera egin izana! Bejondeizula, Feli!
Eraikin ingurua zaindua, aspaldiko erremintak txukun… Erreminta horiek zer izen duten, zertarako erabiltzen ziren… antzinakoak dirudite, baina ez dira urte asko gure lurrak lantzeko erabiltzen zirela.
Zuhaitz bitxia, ostoek huntzarenak dirudite… Begira, aztertzen hasi, eta harrizko enborra, baina zer gertatzen da hemen? Ba, aspaldiko argiaren postea huntza landareak bere egin duela, eta zuhaitz handiaren itxura hartu du. Inguruan begiratu, eta antzeko poste batzuk identifikatu ditugu! Naturaren beste sorpresa bat, arretaz behatu besterik ez da egin behar!
M.J.
Zubillagatik, San Prudentziora eta handik Arrasatera heldu arte pausu biziaz etorri gara, sasoi betean. Saria irabazita badaukagu, gaurkoan edari freskoa, onena. Bejondeigula!