Zubilagako suhiltzaile etxea ezagutzeko gogoz, bertara heldu eta Ander Balzategi suhiltzaileak gustuz hartu gaitu. Barne funtzionamendua nolakoa den eta, sutearen prebentziorako oinarrizko aholkuak jaso ditugu, Zubilagako arduradun nagusiarengandik. Jarraian, sutearen simulakro bat ikusi: alarmak jo, suhiltzaile taldeak ekipoak jantzi, kamioietara igo eta irtetea. Ostean, geuk ere zerbaitzuk frogatzeko aukera izan dugu, kamioien ezaugarriak ezagutu eta sutearen tunela ere ikusi dugu.
Etxeko prebentziorako aholkuak:
- Gas usaina somatzen bada: etxea aireztatu!!
- Entxufeak ez gainkargatu!!
- Sukaldean: zartaginak sua hartuz gero, tapa batekin estali!!
- Etxean sua sortuz gero: 112ra deitu, ateak itxi eta etxetik irten, bizitza babestea garrantzitsuena da eta.
- Larrialdietan, igogailurik ez erabili.
- Ketik babestea garrantzitsua da: atepea toaila bustiez babestu, makurtuta ibili, balkoira irten eta arreta deitu.
Bisita oso interesgarria izan da, makina bat galdera egin eta erantzuna jaso!! Gure eskerrik beroenak hain ongi hartu gaituen taldeari.
Informazio gehigarria:
- https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/suhiltzaileak/zerbitzua-gaur-egun/
- https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/suhiltzaileak/aholkuak
- https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/suhiltzaileak/aholkuak/nola-aurreikusi-suteak-etxean