Osteguna, goizeko hamarrak: Garibain elkartu gara, elkar agurtu ondoren berotze ariketak egin eta martxan jarri gara. Bizkaia etorbidetik gora, Meatzerrekarantz, Urzuloko iturburua ikusi ondoren. Meatzerrekan, Altzaurteko zabortegia behean ikusi dugu. Gogoratu dugu bertara bidaltzen dela egurra eta papera mankomunitatetik (Luis Lombidek esan zigun bezala).
Ondoren, bertako elkarte gastronomikoko lehendakari den Jesus Mª Gorosabelek hamaiketako osasungarri eta gozo-gozo batekin ongi etorria eman digu. Mila esker Jesus Mª, Zubizarreta eta bertan lan egin duen talde osoari!
Ondoren, poliki-poliki herriko erdigunera itzuli gara.