Urtarrilako lehen irteeran, Udalarantz abiatu gara; oraingo honetan, ezohiko bidea aukeratu dugu: Ederteketik gora, Arteagatik aurrera egin eta artadian gora hartu.
Artadia, baso mediterraneoa da, ederra (inork diseinatu gabea), berezkoa; enborrak goroldioaz jantziak, bihurriak, askotariko formak… Naturagune atsegina!
I.N.
Artadiarekin mugan, pinudi hazi bat, basoaren itxuraldaketa handia. Udala auzora heldu gara, Udalatx mendiaren irudi ederra, baserri zainduak…
I.N.
Eliza itxita, baina ingurua txukuna, berritze lanak egiten ari diren itxura, Anbotoren haitza zutunik, natur eskola… Film baten eszenatokia dirudi auzoak, ederra!
Arratsaldeko azken izpiek inguruko mendiak argi bereziarekin goxatzen dituzten bitartean, gu etxe aldera. Gaurkoan ere, gustura!