Gernika pasealekuan ateratzen den bide zidorretik San Baleriorantz abiatu gara. Zuhaitz artean, naturan murgilduta, gustura, asfaltora irten arte.
San Balerio parkean zehar, urzulo iturburura abiatu gara. Errekatxoaren zarata, txorien kantua… naturak bere edertasunean paseo polita eskeini digu. Lursail hau, auzoko ermitari lotua, kofradiarena zen. Garai batean mahastiak izan ziren bertan, eta ateratako ardo goxoa banatzen zen San Balerio egunean. Lursaila udalak erosi zuen 2014. urtean. Harrezkero, lan batzuk egin dira bertako basoa errekuperatzeko. (arrasate.eus)
Montzongo kobara hurbildu bai, baina, sarrera lokaztuta eta, hurrengo baterako utzi dugu. «Besaide talde espeologikoak deskubritu zuen Montzon koban filtratzen diren urak beheko errekatxora (Meatzerreka) doazela.» (eskola agenda 2020-2021 Arrasate)
Barrenako zubitxoa
Aurreko astean Arrasaten iturrien bila ibili ginela eta, hor non aurkitzen dugun beste iturri bat. Ea zer marka duen begira-begira!! Eta, Barrena ondotik pasatzean, bertako zubitxoaz ohartu gara! Belarrez estalia, ezkutuan, baina garai bateko sarrera hortik izango zela ondorioztatu dugu. Argi-argi ibiliz gero, zenbat aurkikuntza!!
INFORMAZIO OSAGARRIA
https://www.arrasate.eus/eu/mondragon-turismo/zer-egin/natura-bideak/herrigunea-meatzerreka
https://j0zean.blogspot.com/2018/10/cueva-de-montzon-arrasate.html