Arrasaten adierazpen artistikoen bila (2)

Arrasateko ekialdea aztertuko dugu gaurkoan, Biteritik abiatu eta Otalora alderantz… Gure begiak argi eta herria turista lez arakatzera.

Altamirako igogailuek egitura deigarria, eta dimentsioak esanguratsuak: lehen igogailuaren altuera 23,85m; pasarelak, aldiz, 33m luze; bigarrenaren altuera 24,36m eta pasarelarena 62m. Arrasaten jarri ziren lehenak 2009ko abenduaren 18an martxan hasi, eta harrezkero zerbitzu handia ematen dute, bai goiko auzoetara joateko, bai kiroldegira hurbiltzeko. Datu horiek Elik eman dizkigu.

Aldaiko parkea 2009an sortu zuten kanposantua zegoen eremuan. Jolas parkeaz gain, erabilera anitzeko espazioa du 700m2ko karpa erraldoi batez babestua. Elik emandako datuak horiek ere. Toki atsegina, aire mediterraneoa irudiko…

Behatu ditugun elementuak oso anitzak: eraikin, zubi, lorategi, muralak, hainbat grafiti, elementu industrialak, eskulturak… Arrasate ekialdea sormen handiko eremua da, edo gure begiak zorrotzagoak eta sentsibleagoak izan dira? Ariketa hau egin eta gero, guztion begiradak zehatzagoak direla esan dezakegu eta herria «jantziagoa» ikusten dugula. Jakina!

INFORMAZIO OSAGARRIA

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *