AZAROA, 2026

SASOI FIT (2026-11-04)

TALDE GIROAN ENTRENAMENDUA, ELKARREKIN URRUNAGO!!

Arizmendi Ikastolako GIKAI zikloko ikasleek, adinekoentzat prestatu dute INDAR ENTRENAMENDUA. Eta gu, ilusioz hurbildu gara. Indarra lantzearen garrantzia etengabe entzuten dugu, osasuntsu mantentzeko ezinbestekoa omen da, beraz gogoz hurbildu gara Ferixalekura. Xabin irakaslearekin Danel eta Mikel harrera egin digute. Irakasleak, plana azaldu digu eta jarraian, entrenamenduari ekin diogu. Danelek eta Mikelek, monitore lanetan eta gu ikasle gogotsu. Ordu betea, pentsatu baino laburragoa egin zaigu. Mankuernak, goma, steepa… Lan tresnak izango ditugu hurrengo saioetan ere. Gaurko saioa guretzat oparia izan da, beraz, irribartsu agurtu dugu elkarri: DATORREN ASTERA ARTE!

sasoibide+: BARAJUEN, ARAMAIO (2026-11-04)

Barajuenera joan eta pasiera ederra egin dugu Aramaioko auzoetatik. Ikusmira ederrak, artisau baten lan ikusgarriak eta azken momentuko aurkikuntza. Jangarria den belar bat, colleja. Ameliak eta Enkarnik eman digute horren berri: Amelia bera, txikitan, amonarekin joaten omen zen collejen bila, gero egosita jateko. Oso goxuak omen dira.

Zer dira lepokoak? Gure baratze eta belardietan hazten den Sileve Vulgaris izeneko basa-landare bat da idunekoa. Lepokoak deitzen diegu, baina beste izen batzuk ere badituzte: gisatua, untxitegia, petardoak, suziriak, faroltxoa, untxi-belarra edo farihausleak. (https://www.elhuertofacil.com/collejas-silvestres/)

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://alavaturismo.eus/es/-/blog/valle-aramaio

https://www.elhuertofacil.com/collejas-silvestres/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *