sasoibide+: erronka, olarizu (709 m.)

Gasteizko mendien artean gailur ezagunik bada, Santakuruzgana izango da horietako bat, zalantza barik. Izan ere, gutxi izango dira mendi hau igo ez duten gasteiztarrak. Olarizu izenez ere ezaguna, gailur erraz eta atsegina da eta harrizko gurutzea dauka gainean. Irailaren 12an, erromeria ezaguna egiten da, gailurraren azpian dauden zelaietan. (mendiak.eus)

Gaur Mila izan dugu gidari, eta eskerrak, ez bait da erraza Olarizura hurbiltzea. Gasteiza, autobusez. Olarizura gerturatzeko, tranbiaz. Eta handik aurrera, jada bidea hartzea errazagoa da. Bidea lasaia da, parajea, lautada, ederra. Eguzkiaren beroa, ura edanez, jasangarria da. Han aurrean, gailurra! Gurutzearen inguruan, jendea. Gurutzea… horren inguruan, polemika izan dela aipatzen du norbaitek. Araba Euskaraz, aurten Olarizun ospatu behar omen dute… Beno ba, kontu kontari, bagoaz, ez dugu asko falta eta.

Gailurretik, ikusmira ederra: hiria, lautada, mendiak, parapenteak hegan… Beherako bidea hartu, eta zelaietara heldu. Iturrira, zuzenean; egarria ase, eta bueltako bidea hartu dugu.

Olarizuko gurutzera igotzea, guretzat erronka bat zen. Lortu dugu ba. Bejondeigula!!

INFORMAZIO OSAGARRIA

https://mendiak.eus/mendia/santakuruzgana/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Olarizuko_gurutzea

https://www.argia.eus/albistea/gurutzea-bai-ala-ez-olarizuko-mendi-tontorrean

https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/olarizuko-gurutzea_1271093_102.html

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *